Camino (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Camino
Datuak
Jatorrizko izenburua Camino
Izenburua euskaraz Bidea
Urtea 2008
Generoa Drama
Herrialdea  Espainia
Iraupena 143 min.
Banatzailea Altafilms
Zuzendaria
Javier Fesser
Gidoilariak
Javier Fesser
Aktoreak
Nerea Camacho,
Carme Elías,
Mariano Venancio,
Manuela Vellés,
Lola Casamayor,
Jan Cornet,
Jordi Dauder,
Emilio Gavira,
Ana Gracia,
Lucas Manzano,
Pepe Ocio,
Claudia Otero,
Miriam Raya,
Angela Boj,
Fernando García Cabrera,
Fernando Carrera
Musikagileak
Rafael Arnau,
Mario Gosálvez
Argazkilariak
Alex Catalán

Camino Javier Fesser zuzendariak 2008an egin zuen film polemikoa da. Gidoia, modu batez, Alexia González-Barros haurraren bizitzan dago oinarrituta; haur hori, 14 urte zituelarik, minbiziaren ondorioz 1985)an hil zen. Filmaren izenburua bi zentzu ditu: Camino haur protagonistaren izena da baina baita Opus Dei erakundearen sortzailearen José María Escrivá de Balagueren liburu ospetsua ere. Filma, Opus Deirekin oso kritikoa, 2008an Donostiako Zinemaldian hartu zuen parte saririk eskuratu gabe, kritiko askoren iritziz Opus Deiren inguruko presioen ondorioz nahiz eta Zinemaldiaren arduradunek berri hori ezeztatu. Espainian ere zenbait tokitan filma zentsuratua izan da, esaterako Majadahondan, 2009ko otsailan.[1] Historia Madrilen eta Iruñean kokatzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak benetako gertakizunetan oinarrituta dago baina ez pertsona bakar baten kasuan baizik pertsona desberdinetako kasuetan[2] nahiz eta oinarri nagusia Alexia González Barros neskaren biografia izan. Filma Iruñeko Opusen ospitalean protagonistaren heriotzarekin hasten da. Caminok 14 urte ditu eta minbiziaz hiltzen da. Ondoren narrazioak hilabete batzuk atzera egiten du eta, antza, nerabe normal baten bizitza ezagutuko dugu. Izan ere, etxeko giroa ez da normala: ama Opuseko jarraitzaile sutsua da eta bere obsesioa bere alabak bide horretatik joatea da. Caminoren ahizpa nagusiak Iruñeko Opuseko erresidentzia batean dago sartuta eta amak Camino antzeko bidea jarraitzea nahi du. Baina neskari beste gauzek erakartzen dizkiote: antzerkia, musika eta mutil bat, Jesús izenekoa. Izen horrek filmaren zenbait momentuetan nahasmeduak sortuko ditu ekoizpenari umore beltz kutsu bat emanez. Gaixotasunak aurrera egin ahala, neskak fantasian aurkituko du bere ametsak betetzeko aukera bakarra. Caminoren tragediarekin batera Opusen funtzionamenduaren inguruko informazioak eta baita ama manipulatzaile eta fanatiko baten lana ere ezagutuko ditugu. Orokorrean oso filma gogorra bada ere, zenbait momentutan umore eta xamurtasunaren bidez irudi hori leuntzea lortu du Javier Fesser zuzendariak. Zenbait momentutan ere Walt Disneyren Errauskinerekin jolasten du bi argumentoak sagutxi baten bidez lotzen.

Pertsonaiak eta aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camino Nerea Camacho
Gloria - Carme Elías
José - Mariano Venancio
Nuria - Manuela Vellés
Inés - Ana Gracia
Tía Marita - Lola Casamayor
Cuco (Jesús) - Lucas Manzano
Don Miguel Ángel - Pepe Ocio
Begoña - Claudia Otero
Don Luis - Jordi Dauder
Mr. Meebles - Emilio Gavira
Elena - Miriam Raya

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rafa Arnau
  • Mario Gosálvez
  • Soinu bandan kanta desberdinak erabili ziren:
    • Russian Reden Cigarettes (I love your glasses albumean jasota).
    • Shakiraren Estoy aquí (Pies descalzos albumean jasota).
    • Doverren The Morning After kantaren bertsio bat (jatorrizko bertsioa Sister albumean dago).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goya Sariak XXIII.edizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]