Cangas de Onís

Wikipedia(e)tik
Cangas de Onis» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cangas de Onís

 Asturias
Cangas de Onís
Cangas de Onís udalerriko Pintu jauregia.
Cangas de Oníssko bandera

Cangas de Oníssko armarria

Izen ofiziala Cangas de Onís
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Asturias
AsturiasAsturias
Oriente
Alkatea Alfredo García Álvarez (PSOE)
Koordenatuak 43°21′00″N 05°08′00″W / 43.35°N 5.133333°W / 43.35; -5.133333Koordenatuak: 43°21′00″N 05°08′00″W / 43.35°N 5.133333°W / 43.35; -5.133333
Cangas de Onís Asturias-n dago
Cangas de Onís

Cangues d Onis Asturies map.svg

Eremua 210 km2
Postakodea 33547 > 33559
Biztanleria 6.574 bizt
Dentsitatea 31,3 bizt/km²
http://www.cangasdeonis.com

Cangas de Onís (Cangues d'Onis asturieraz) Asturiasko ekialdean dagoen udalerria da, Orienteko eskualdean kokatutakoa.

Herriburuan "zubi erromatarra" dago kokaturik, nahiz eta benetan Erdi Aroan eraikia izan zen.

Bere armarrian dagoen lema Minima Urbium Máxima Sedium da.

Eduki-taula

Mugakideak [aldatu]

Iparraldean Parres eta Ribadesella ditu mugakide, ekialdean Onis eta Llanes, mendebaldean Amieva eta Parres eta hegoaldean Leongo probintziarekin egiten du muga.

Historia [aldatu]

Asturiasko erresumaren hiriburua izan zen 774. urte arte. Bertan finkatu zen Don Pelayo erregea eta bertatik musulmanen aurkako erresistentzia burutu zuen. Udalerri honetako mugen barruan gertatu zen Covadongako bataila famatua, zeinetan tropa asturiarrek musulmanak garaitu zituzten 722an, Asturiasko erreinu kristauaren sorrera bultzatuz.

Inguru naturala [aldatu]

Udalerriko 7.000 hektareak baino gehiagok Europako Mendietako Parke Nazionalaren barruan daude. Parkearen barruan dago kokaturik Covadongako multzo monumentala. Bertatik 12 kilometrotara daude kokatuta Covadongako aintzirak (hiru dira: Enol, Ercina eta Bricial), txirrindularitzan garrantzia dutenak.

Cangas de Oniseko herria, Sella eta Gueña ibaien artean dago kokaturik, azken hau Sellara isurtzen delarik.

Parrokiak [aldatu]

  1. Abamia
  2. Cangas de Onís
  3. Con
  4. Covadonga
  5. Grazanes
  6. La Riera
  7. Labra
  8. Margolles
  9. Triongo
  10. Villanueva
  11. Zardón.

Biztanleriaren eboluzioa [aldatu]

Iturria: [[1] Instituto Nacional de Estadística de España]

Argazkiak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]