Cantharidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cantharidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
SuperfamiliaElateroidea
Familia Cantharidae
Imhoff, 1856

Cantharidae Coleoptera ordenako eta Polyphaga azpiordenako intsektu familia da. Gorputz bigun samarra eta albo zuzenak dituzten kakalardoak dira. Helduak egunezkoak izan ohi dira, eta hostaila edo loreetan ikus daitezke. Ipurtargien ahaideak dira, baina ez dira argirik emateko gai. Harrapari fakultatiboak dira, oso aintzat hartuak izurrien kontrol biologikoan, baina landareak ere jan ditzakete. Larbak lurzoru edo orbelean bizi dira, eta harrapari edo fitofagoak izan daitezke. Banaketari dagokionez, ia kosmopolitak dira[1].

Erreferentziak

  1. J. F. LAWRENCE, A. M. HASTINGS, M. J. DALLWITZ, T. A. PAINE eta E. J. ZURCHER: Cantharidae Delta-intkey.com

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cantharidae Aldatu lotura Wikidatan