Cantigas de Santa Maria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cantigas de Santa María» orritik birbideratua)
Cantigas de Santa Maríaren miniatura.

Cantigas de Santa Maria (euskaraz: "Santa Mariari Kantak") Ama Birjinari eskainitako kanta-multzoa da, galaikoportugesez idatzia. 420 kanta dira, eta Gaztelako errege Alfontso X.a Jakintsuak bildu zituela uste da. Lau kodizetan gordetzen dira (El Escorialen, Toledon eta Florentzian). Musika-notazioa dute, eta XIII. mendeko ohiturak azaltzen dituzten miniaturez apainduta daude. Erdi Aroko musika-bilduma garrantzitsua da, balio handikoa baita Europako musikaren sorreran Sortaldeak izan zuen eragina ezagutzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]