Canyon Passage

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:34, 22 urtarrila 2016

Canyon Passage (euskaraz Arroilako Pasabidea) 1946ko Jacques Tourneur estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Ernest Haycox idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Dana Andrews, Brian Donlevy, Susan Hayward eta Patricia Roc aktoreek antzeztu zuten.

Filma honetan entzun litekeen "Ole Buttermilk Sky" abestiak Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, Hoagy Carmichaelek doinua konposatu eta Jack Brooksek hitzak idatzi zituelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna. Logan Stuartek (Dana Andrews) bere lagun George Camrosen (Brian Donlevy) emaztegaia den Lucy Overmire (Susan Hayward) Oregongo Jacksonville udalerrira laguntzea onartuko du. Bidai luzean zehar, Logan eta Lucy elkar maiteminduko dira. Bitartean, Ben Dance (Andy Devine) nekazariaren baserrian geldiunea egingo dute, bertan Loganek bere adiskide Caroline Marsh (Patricia Roc) topatuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak