Cape Breton uhartea

Koordenatuak: 46°17′42″N 60°40′12″W / 46.295°N 60.67°W / 46.295; -60.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cape Breton uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaWhite Hill (en) Itzuli
Garaiera532 m
Motauharte
Luzera180 km
Zabalera114 km
Azalera10.311 km²
Geografia
Map
Koordenatuak46°17′42″N 60°40′12″W / 46.295°N 60.67°W / 46.295; -60.67
UTC orduaUTC−04:00
KokapenaSan Laurendi golkoa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Eskozia Berria
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Cape Breton uhartea (ingelesez: Cape Breton Island; frantsesez: Île du Cap-Breton; mikmakeraz Únamakika; Kanadako gaeleraz Eilean Cheap Breatuinn) Kanadako Eskozia Berria probintziako uharte handi bat da. Bertako lehenbiziko biztanleak mikmak indiarrak izan ziren. XVII. mendean Frantzia eta Ingalaterraren arteko gatazka gunea izan zen.

1713ko Utrechetko Itunen ondoren, Frantziako Koroak galdu egin zituen Ternuako eta San Laurendi golkoko eskubideak, eta arrantzale euskaldunak samaldan heldu ziren Cape Bretonera. Bertan hartu zuten aterpe 1750eko hamarkada arte.

1755etik aurrera lehenbiziko eskoziar emigranteak bertaratu ziren: 1800erako bertako komunitate nagusia bilakatu ziren; gerora, bertako biztanleria beste jatorrietako emigranteekin osatuz joan zen. Egun, oraindik gaeleraz mintzatzeko gai diren biztanle batzuk daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Eskozia Berria
Artikulu hau Eskozia Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.