Captain America
Captain America (euskaraz Amerika Kapitaina edo Kapitain Amerika) Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi bat da. 1941ean Joe Simon eta Jack Kirby komikigileek sortu zuten. Lehenbiziko aldiz 1941eko martxoko Captain America Comics #1 komikiak agertu zen.
Pertsonaia honen lehenbiziko agerpena Bigarren Mundu Gerran zehar propaganda elementu gisa izan zen, bertan Amerika aske eta demokrataren ordezkari bilakatu zen, aldiz Alemania Naziaren aurka borrokatzen zelarik. Irakurleen artean sekulako arrakasta bereganatu zuen, baina behin gatazka hura amaitu ostean eta nahiz eta Gerra Hotzaren hasierako urteetan komunisten ehiztari gisa berziklatzeko saiakerak egin, bere ospeak gainbehera egin zuen.
1964an Stan Leek The Avengers #4 komikian pertsonaia honen ardura hartzea erabaki zuen, bere jatorriko elementu nazionalistak bertan behera utzi eta sentsibilitate gizatiarrago bat ematea erabaki zuen. Honenbestez garai hartako estatubatuar gizartean zeuden korrupzioa eta gizarte mailen arteko desorekak salatzeko eta nolabaitekoe estatubatuar "kontzientziaren" ordezkaria izando zen ikur bat sortzeko asmoz pertsonaia hau erabili zuen.
Pertsonaia [aldatu]
Captain America delakoa jatorriz 1917ko uztailaren 4ean jaiotako Steve Rogers izeneko gaztea da. Depresio Handian zehar irlandar jatorriko familia batean hazi zen. Honi umea zelarik aita hil zitzaion, eta ama berriz nerabea zelarik hil zitzaion. Arte Ederretako ikaslea zelarik eta naziek Europan burututako gerra krimenek txundituta Ameriketako Estatu Batuetako Armadan izen ematea erabakiko du, baina bere baldintza fisiko eskasak direla eta ezezkoa eman zioten. Halere Armadako ofizila batek esperimentu sekretu batentzako boluntarioak behar zituela eta, Rogers hautatuko du. Esperimentu honek Berpizkunde Operazioa izena du, bere helburua super-gudariak sortzea delarik. Rogersi super-seruma izeneko droga eman eta ariketa fisikoz beteriko aste batzuen ondoren Captain America bilakatuko da, gudari eta atleta perfektua.
Ondoren ariketa fisiko eta estrategiazko ikasketez osatutako programa intentsibo bat burutuko du. Ondoren Red Skull izeneko nazi arriskutsu bat hatzemateko misioa jasoko du. Horretarako bere aberriaren koloreak dituen uniforme bat eman eta Estatu Batuen etsaiak betirako borrokatuko dituela zin egingo du.