Captains Courageous (filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Captains Courageous | |
| Izenburua euskaraz | Kapitain Kuraiatsuak | |
| Urtea | 1937 | |
| Generoa | Abenturak | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 115 minutu | |
| Banatzailea | Metro-Goldwyn-Mayer | |
| Zuzendaria | ||
| Victor Fleming | ||
| Gidoilariak | ||
| John Lee Mahin Marc Connelly Dale Van Every |
||
| Aktoreak | ||
| Freddie Bartholomew (Harvey) Spencer Tracy (Manuel) Lionel Barrymore (Disko) Melvyn Douglas (Cheyne Jauna) Mickey Rooney (Dan) John Carradine (Long Jack) Charley Grapewin (Osaba Salters) Oscar O'Shea (Cushman) Jack LaRue (Apaiza) Walter Kingsford (Finley Sendagilea) Donald Briggs (Tyler) Sam McDaniels (Doc) Billy Burrud (Charles) |
||
| Musikagileak | ||
| Franz Waxman Abestiak: F. Waxman (musika) Gus Kahn (hitzak) |
||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingelesa | ||
| Sariak | ||
| [Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria]] Spencer Tracy |
||
| Webgunea | ||
| [1] | ||
Captains Courageous (euskaraz Kapitain Kuraiatsuak) Victor Flemingek 1937an zuzendutako filma da eta izenburu berdineko Rudyard Kiplingen kontakizunean oinarritzen da. Filma hau Louis D. Lightonek ekoiztu zuen, Spencer Tracy eta Freddie Bartholomew antzezle nagusiak izan zirelarik.
Sinopsia[aldatu]
Harvey Cheyne (Freddie Bartholomew) hamar urtetako ume aberats, gezurti eta mainontzia da. Ikasketak burutzen dituen ikastetxean bere gizarte mailaz baliatzen da berak nahi dituen gauzak edozein bidez lortzeko. Azterketa errazago bat jarri ziezaion maisu bat erosi edo koipatu nahian harrapatzen dutenean zigorra jaso eta gainontzeko ikasleen mespretxua irabazten du. Orain arte bere negozioez arduratuagoa zegoen aitak semearen jokabidea aldatu nahian berarekin Londonerako bidaian itsasontziz eramaten du.
Aita-semeek bidaiatzen duten itsasontzian doazela, Harveyk bat-bateko istripu bat izaten du, ondorioz itsasora erori eta Manuel Fidello arrantzale portugaldarrak jasotzen du. Honek haurra We're Here ("Hemen Gaude") goletara eramango du, itsasontzi hau Disko Troop itsas otso zaharrak kapitantzen du. Han hiru hilabete igaro beharko ditu ontzia portura itzuli bitartean.
Harvey, Manueli esker (beregan arretatsua izan ez den aita ikusiko baitu), ume kexati eta gaizki hezitu bat izatetik gazte arduratsu bat izatera bilakatuko da. Baina zoritxarrez Manuel itsas istripu batean hilko da. Harvey bere aitarekin itzuliko da eta azken honek Manuelek bere semearen bihotzean utzi duen hutsunea betetzen saiatuko da.