Carl Gustav Rehnskiöld

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carl Gustav Rehnskiöld, erretratu anonimo batean.

Carl Gustav Rehnskiöld kondea, (1651ko abuztuak 6-1722ko urtarrilak 29) Karlos XII.a Suediako erregearen agintepeko kanpo mariskal bat izan zen. Erraz haserretzen zen arren, Rehnskiölden trebezia militarrak Karlos erregearen aholkulari militar nagusi eta aginteko bigarrena bihurtu zuen, honen ondorioz "Iparraldeko Alexandroren Parmenion" ezizena jaso zuelarik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rehnskiöld Stralsunden jaio zen, Gierd Antoni Rehnskiölden eta Birgitta Torskeskålen semea zelarik.

Bere bizitzan zehar paper garrantzitsua bete zuen Iparraldeko Gerra Handian. Agintea zuen Fraustadteko guduan, gudu honen ondoren Karlos XII.a erregeak kanpo mariskal izendatu zuelarik, konde titulua ere emanez. Bere karrerako ekintza nabarmenen artean 1701 eta 1703 arteko poloniar kanpaina arrakastatsua eta Ukrainako kanpaina negargarria egon ziren, azken hau 1709an Poltavako guduarekin amaitu zelarik. Gudua erabateko porrota izan zen suediar armadarentzat, eta Rehnskiöld errusiarrek harrapatu zuten, 1718 arte gatibu izan zutena.

Bere garaiko suediar generalik garrantzitsuenetako bat izan zen, baina, hala ere, errusiar nagusitasun militarrari bidea erraztu zion, suediarra eroraraziz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Gustav Rehnskiöld Aldatu lotura Wikidatan