Carl Perkins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carl Perkins
Carl Perkins
Datu pertsonalak
Jaio 1932ko apirilaren 9a
Ridgely, Tennessee (AEB)
Hil 1998ko urtarrilaren 19a (65 urte)
Jackson, Tennessee (AEB)
Rockabilly, Country abeslaria

Carl Lee Perkins (Ridgely, Tennessee, 1932ko apirilaren 9a - Jackson, Tennessee, 1998ko urtarrilaren 19a) rockabilly estiloaren aitzindarietako bat eta rhythm and blues eta country estiloetan mugitu zen estatubatuar musikaria izan zen eta 1950eko hamarkadan hasi zuen bere karrera Memphiseko Sun Recordsen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Lee Perkins familia umil batean jaio zen. Aita baserritar maizterra, haurra kotoi soroetan afroamerikarren gospel musikaz inguratuta hezi zen [1].

Perkinsek 7 urte zituenerako, aitak zigarro kaxa eta paketeak lotzeko alanbrez egin eta oparitu zion gitarrarekin jolasean zebilen. Ez da harritzekoa, beraz, 13 urterekin berak idatzitako abesti batekin -Movie Magg- lehiaketa irabazten ikustea. Handik 10 urtera, Perkinsek abesti bera eramango zuen Sun Recordsera, oraingoan Sam Phillips deituko ziolarik.

Hasieran, Carlek bere herriko dantza countryko saloietan egin zuen lan bere anaia Jay eta Claytonekin batera.

Blue Suede Shoes eta istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blue Suede Shoes-Carl Perkins

1956an, Perkins borrokalaria erabateko txirotasunean murgilduta zegoen zaku patata baten gainean Blue Suede Shoes idatzi zuenean. Sam Phillips ekoizlearekin, diskak izugarrizko arrakasta izan zuen eta AEBetan lehenengo postuan izan zen Billboard magazineren country sekzioan, 4.a pop sekzioan eta 3.a rhythm and blues sekzioan. Erresuma Batuan, berriz, Top Ten arrakastatsua izan zen. Milioi kopiara iritsi zen Sun Recordsen lehen diska izan zen eta, geroxeago, Elvis Presley handiak jo zuen berriro, oraingoan country kutsua gehiago markatuz, berriro arrakasta handia lortu zuelarik.

Perkins eta bere Blue Suede Shoes gailurrean zeuden unean, auto istripu larria jasan zuen artistak. 1956ko martxoaren 21ean izan zen. Talde osoa zihoan artisten promozioarako oso garrantzitsua izaten zen Ed Sullivanen telebista programan parte hartzeko asmoz. Wilmingtonen gertatutako istripu tamalgarrian, Jay anaia eta taldearen managerra hil ziren eta Carl bera, garezurra pitzatuta, urtebetez musikatik aldendurik geratu zen. Osasuna berreskuratzeko ahaleginetan, Perkins gizarajoak Elvis Presleyk bere abestiarekin lortzen zuen arrakasta besterik ezin izan zuen ikusi.

Apropos ala ez, Elvisen bertsioak Perkinsen hasierako arrakasta bereganatu zuen eta Carlek ez zuen sekula horrelako gailurrik lortu. Eddie Cochranek ere egin zuen Blue suede shoes abestiaren beste bertsio countri bat, Cochran soinua deitu zitzaion estiloan.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honey Dont-Carl Perkins

Era batera edo bestera, jendeak Carl Perkinsen abestiak entzuten zituen. The Beatles bandak berak Matchbox, Honey Don't edo Everybody's Trying To Be My Baby egin zituen.

1968an, Johnny Cashek arrakasta izan zuen Perkinsek idatzitako Daddy Sang Bass abestiarekin, lehenengo postuan country musika zerrendetan eta hamarkada bat pasatuko zuen haiekin birak egiten. Era berean, Stan eta Greg semeekin ere egingo zituen birak.

1982an, Perkins elkarlanean aritu zen Paul McCartneyrekin Tug Of War albumean eta duoa egin zuen Beatle ohiarekin Get It abestian.

Garai hobeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dixiefried-Carl Perkins
Dixiefried-Carl Perkins

80. hamarkadan, Rockabillyaren berpizkundean, Perkinsen izarra berriro hasi zen dizdiran. 1985ean, berriro grabatu zuen Blue suede shoes, oraingoan, Stray Cats bandako bi kideekin, Porky's Revenge filmaren soinu bandarentzako.

Hurrengo urtean, George Harrison, Eric Clapton eta Ringo StarR izan ziren berarekin Londresen telebistarako grabatutako programa batean: Carl Perkins and Friends: A Rockabilly Session.

1986an, Memphiseko Sun estudioetara itzuli zen Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Roy Orbisonekin batera, Class of '55 albumean. Lan honetan diskografikan egindako urteen errekonozimendua egin nahi zen, Million Dollar Quartet taldeari bereziki, 1956ko abenduaren 4 hartan gaur klasikoak diren saio inprobisatuak grabatu baitzituzten Perkins, Presley, Jerry Lee Lewis eta Johnny Cashek.

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean, Nashville Songwriters Hall of Fame delakoan sartu zuten eta, 1987an, Rock and Roll Hall of Fameeko kide egin zuten, rock and rollean eragin handiena izan duten artistei dedikaturiko museoan[2].

Blue Suede Shoes rock and rollean izan diren 500 abesti ospetsuenetakoa aukeratu zuten eta Grammy berezua eman zioten horregatik.

Azken lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an atera zen azken albuma, Go Cat Go!, eta artista askok hartu lagundu zuten hartan: Paul Simon, John Fogerty, Tom Petty, Bono, beste batzuren artean.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztarriko kantzerrak hil zuen Carl Perkins 65 urte zituenean eta Ridgecresteko hilerrian ehortzi zuten[3].

Discografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Singlea Posizioa
AEB AEB Country AEB
R&B
UK
1955 "Movie Magg"
"Gone Gone Gone"
1956 "Blue Suede Shoes" 2 1 2 10
"Tennessee"
"Boppin' The Blues" 70 7
"Dixie Fried" 10
1957 "Your True Love" 67 13
"That's Right"
1958 "Glad All Over"
"That's All Right"
"Pink Pedal Pushers" 91 17
"Pop, Let Me Have The Car"
"Y-O-U"
1959 "Pointed Toe Shoes" 93
"One Ticket To Loneliness"
1960 "L-O-V-E-V-I-L-L-E"
"Honey 'Cause I Love You"
1961 "Anyway The Wind Blows"
1962 "Hollywood City"
"Sister Twister"
1963 "I've Just Got Back From There"
"Help Me Find My Baby"
1964 "After Sundown"
"Let My Baby Be"
1966 "Country Boy's Dream" 22
1967 "Shine, Shine, Shine" 40
1969 "Restless" 20
1971 "Me Without You" 65
"Cotton Top" 53
1972 "High on Love" 60
1973 "Dixie Fried ('73 version)" 61
1986 "Birth Of Rock 'n' Roll" 31
1987 "Class of '55" 83
"—" ez ez arrakasten zerrendan sartu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enlaces externos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Perkins Aldatu lotura Wikidatan