Carl Ritter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carl Ritter

Carl Ritter (Quedlinburg, Prusia, 1779 - Berlin, 1859) alemaniar geografoa izan zen. Geografia modernoa sortu zuen, Alexander von Humboldtekin batera. Natur Zientziak, Historia eta Teologia ikasketak egin zituen, eta Geografia irakasle izan zen Berlingo Unibertsitatean 1820tik hil arte. Bereziki arduratu zen gizakiaren eta ingurune fisikoaren arteko harremanez: inguruak gizartearen garapenean duen eragina aztertu zuen, eta garrantzi handia eman zion oro har giza geografiari. Bukatu gabe utzi zuen bere lan handi aipagarriena: Die Erdkunde im Verhältniss zur Natur und zur Geschichte des Menschen (1817-1859, Lurraren zientzia naturaren eta gizakiaren historiaren arabera).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Ritter Aldatu lotura Wikidatan