Carl Spitteler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carl Spitteler
Carl Spitteler
Carl Spitteler 1905eko argazkian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Carl Friedrich Georg Spitteler
Jaio 1845eko apirilaren 24a
Liestal, Basilea Landa (Suitza)
Hil 1924ko abenduaren 29a
Luzerna (Suitza)

Carl Friedrich Georg Spitteler (Liestal, Basilea Landa, 1845eko apirilaren 24aLuzerna, 1924ko abenduaren 29a) olerkari suitzarra izan zen. Errusian eta Finlandian lan egin zuen harik eta 1892an Luzernan bizilekua hartu eta bete-betean literatura lantzen hasi zen arte; alemanez idatzi zuen eta, olerkiez eta kontakizunez gainera, aipagarriak ditu zenbait saiakera ere.

Bere lanean nabarmena da Shopenhauerren eta Nietzscheren eragina; errealismo burgesaren kontra egon zen. Bere lanetako gaiak Greziako mitologiatik hartuak dira; bertso ezkor baina aldi berean heroikoak egin zituen. 1919an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen Der olympische Frühling ("Udaberri olinpikoa", 1904-1910) olerki epikoarekin. Haren beste zenbait lan: Prometheus und Epimetheus (1881-1882), Meine frühesten Erlebnisse (1914, "Nire lehen bizikizunak") autobiografia lana, Rede über G. Keller (1919, "G. Kellerri buruzko hitzaldia") saiakera.

Bibliografia

  1. Prometheus und Epimetheus (1881)
  2. Extramundana (1883, zazpi mito kosmiko)
  3. Schmetterlinge ("Tximeletak", 1889)
  4. Der Parlamentär (1889)
  5. Literarische Gleichnisse ("Literatura parabolak", 1892)
  6. Gustav (1892)
  7. Balladen (1896)
  8. Conrad der Leutnant (1898)
  9. Lachende Wahrheiten (1898, saioak)
  10. Der olympische Frühling (1900-1905)
  11. Glockenlieder (1906)
  12. Imago (1906, eleberria)
  13. Die Mädchenfeinde ("Bi misogino txiki", 1907)
  14. Meine frühesten Erlebnisse ("Nire esperientzia goiztiarrenak", 1914, biografikoa)
  15. Prometheus der Dulder ("Prometheus sufritzailea", 1924).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Spitteler Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak