Carlo Collodi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlo Collodi
Carlo Collodi
Carlo Collodi
Datu pertsonalak
Izen osoa Carlo Lorenzo Fillipo Giovanni Lorenzini
Ezizena Collodi
Jaio 1826ko azaroaren 24a
Florentzia (Italia)
Hil 1890eko urriaren 26a
Florentzia (Italia)

Carlo Lorenzini (Florentzia, Italia,1826ko azaroaren 24a - 1890eko urriaren 26a ), ezagunagoa Carlo Collodi, edo Collodi bazala, kazetari eta idazle italiarra. Le avventure di Pinocchio ("Pinotxoren abenturak") eleberriagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domenico Lorenziniren (markes baten sukaldaria) eta Angela Orzaliren semea. Bere izen osoa Carlo Lorenzo Fillipo Giovanni Lorenzini da. "Collodi" ezizena, 1856tik aurrera erabili zuena, bere amaren sorterria da (Toscanan).

Pinotxoren sortzailea izateagatik hilezkortua izan bada ere, beste eleberri eta komediak ere idatzi zituen.

Bere ama pontekoa Mariana Ginori dukesa izan zen. Ikastetxera eta haztetxera joan zen, eta bertan erretorika eta filosofia ikasi zituen. Bere lehenengo lanpostua liburu-denda batean izan zen, 18 urterekin.

Independentziaren aldeko gerrara boluntario joan zen (1848 - 1860) Toscanako armadarekin. Politikarekiko sentitzen zuen interesak bultzatu zuen bere lehenengo lanak Il Lampione egunkari satirikoan argitaratzera. Egunkaria 1849an zentsuratua izan zen Toscanako Duke Handiaren aginduz, baina 1860an berriz agertu zen.

1856an famatua egin zen In vapore eleberriarekin, eta beste egunkari politiko batzuetako (Il Fanfulla adibidez) idatziengatik. Garai horretan bertan, antzerki-zentsuraren komisioko langilea zen, eta hainbat ipuin eta kontakizun satiriko ere idatzi zituen: Macchiette (1880), Occhi e nasi (1881), Storie allegre (1887).

1875ean haur-literaturarekin hasi zen Racconti delle fate lanarekin (Charles Perraulten maitagarri-ipuinen itzulpena). 1876an Giannettino, Minuzzolo eta Il viaggio per l'Italia di Giannettino idatzi zituen; Giannettinoren ikuspegitik idatzitako Italiaren bateratzeari buruzko ipuin-sail satirikoa.

1880an Storia di un burattino ("Orein baten istorioa") edo Bambinino idatzi zuen, eta Il Giornale dei Bambini egunkarian argitaratu zen.

Collodi bere lanak izan zuen ospea ezagutu gabe hil zen. Florentziako San Miniato al Monte basilikan lurperatua izan zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Macchiette (1880)
  • Occhi e nasi (1881)
  • Pinocho (1882)
  • Storie allegre (1887)
  • Racconti delle fate
  • Giannettino (1876)
  • Minuzzolo
  • Il viaggio per l'Italia di Giannettino
  • Le avventure di Pinocchio. Storia di un burattino

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Collodi Aldatu lotura Wikidatan
Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
Collodi Carlo Collodi
Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
Collodi Carlo Collodi