Carlo Maria Giulini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlo Maria Giulini

Carlo Maria Giulini (Barletta, 1914ko maiatzaren 9a - Brescia, 2005eko ekainaren 14a) italiar orkestra eta opera-zuzendaria izan zen.

Txikitan biolineko ikasketak egin zituen, eta 1930. urtean Erromara aldatu zen. Harrezkero, biola ikasten jardun zuen, eta konposizioko ikasketak egin zituen, orobat, Accademia di Santa Cecilian. 1934. urtean Teatro Augustoko orkestran sartu zen, 1944an egin zuen debuta, eta 1953. urtea bitartean irrati estataletako zenbait orkestraren zuzendari izan zen Erroman eta Milanen. Urte hartan, 1953an, Milango La Scala antzokiko orkestraren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta handik bi urtera Erromako operako antzokian hasi zen lanean. Bai Milanen eta bai Erroman zinemako zenbait ekoizpenetan parte hartu zuen Giulinik, Franco Zeffirelli eta Luchino Visconti zuzendariekin eta Maria Callas greziar sopranoarekin besteak beste. Bere karreran zehar errepertorio sinfoniko eta liriko zabala interpretatu zuen, baina azken urteetan orkestra zuzendaritzan espezializatu zen, opera-zuzendaritzan baino gehiago. 1968. urtean Chicagoko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari gonbidatu nagusi izendatu zuten, eta 1978az gero Los Angelesko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari nagusi izan zen. 1984an utzi zuen kargu hura, baina zuzendaritza-lanetan jarraitu zuen handik aurrera.

Erreferentziak