Carlos Chávez
Wikipedia(e)tik
Carlos Chávez Ramírez (Mexiko Hiria, 1899 - ibidem, 1978) mexikar musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen. Mexikoko Orkestra Sinfonikoa sortu zuen 1928. urtean. Mexikoko folklorean oinarrituriko obrak idatzi zituen: balletak (Lau eguzkiak), korurako lanak (Lurrari kantua), sinfoniak (Indiar sinfonia, Proletargoaren sinfonia) eta ganbera-musika (Perkusiorako sinfonia).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.