Carlos Fuentes
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Carlos Fuentes Macías | |
| Jaio | 1928ko azaroaren 11a | |
| Hil | 2012ko maiatzaren 15 (83 urte) |
|
Carlos Fuentes Macías (1928ko azaroaren 11a, Panama Hiria - 2012ko maiatzaren 15, Mexiko Hiria) mexikar idazlea da. Gaur egungo mexikar idazle nagusietako bat da, Julio Cortázar, Gabriel García Márquez eta Vargas Llosarekin batera, Latinoamerikako literatura idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Gaztetan aldizkari politikoetan idatzi zuen, eta ondoren eleberriak idazten hasi zen. La región más transparente (1958, Eskualde gardenena) eleberrian gaurko Mexikoko gizartea zorrotz kritikatu zuen. La muerte de Artemio Cruz (1962, Artemio Cruzen heriotza) idazlanean iraultzaile izandako batek hiltzera doanean, egindako aitorkizunak azaltzen ditu teknika berritzaile batez. Hurrengo eleberrietan bezala (Zona sagrada, 1967, Ingurune sakratua) barne bakarrizketa ugari erabiltzen du idazleak. 1967an Cambio de piel (Azal berritzea) argitaratu zuen, segurasko haren eleberririk berritzaileena. Fuentesenak dira baita ere: Terra Nostra (1975), La cabeza de la hidra (1978, Hidraren burua), eta Gringo Viejo (1985, Gringo Zaharra). Ipuin bildumak ere idatzi ditu, sarri fantasiazko gaia hartuta Los días enmascarados, esaterako (1954, Egun mozorrotuak), edo Aura (1962) eta Cantar de ciegos (1964, Itsuen kantua). Azken urteetako lanen artean azpimarratzekoak ditu: El naranjo o los círculos del tiempo (1993, Laranjondoa edo denboraren zirkuluak); Diana o la cazadora solitaria (1994, Diana edo ehiztari bakartia) autobiografia, eta harekin batera trilogia osatzen duten Aquiles el guerrillero (Akiles borrokalaria) eta Prometeo, el precio de la libertad (Prometeo, askatasunaren prezioa); Nuevo tiempo mexicano (1995, Mexikoren garai berria), Chiapasko matxinadari buruz; La frontera de cristal (1997, Beirazko muga), Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harremanak aztergai dituena. 1998an argitaratu ditu Retratos en el tiempo (Erretratuak denboran zehar) eta Los años con Laura Díaz (Laura Díazekin igarotako urteak). Baditu, orobat, saiakera bikainak, azkenetako bat, Geografía de la novela (1993, Eleberriaren geografia) etab.
[aldatu] Eleberrien zerrenda
- La región más transparente (1958)
- Las buenas conciencias (1959)
- La muerte de Artemio Cruz (1962)
- Aura (1962)
- Zona Sagrada (1967)
- Cambio de piel (1967)
- Cumpleaños (1969)
- Terra Nostra (1975)
- La cabeza de la hidra (1978)
- Agua Quemada. Cuarteto Narrativo (1983)
- Gringo Viejo (1985)
- Cristóbal Nonato (1987)
- La Campaña (1990)
- La Frontera de Cristal. Una novela en nueve cuentos (1995)
- Los años con Laura Díaz (1999)
- Instinto de Inez (2001)
- La Silla del Águila (2003)
- Todas las familias felices (2006)
- La voluntad y la fortuna (2008)
- Adán en Edén (2009)
- Vlad (2010)
- Antología de cuentos Carolina Grau (2010)
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau Mexikoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.