Carlos Garaikoetxea Urriza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Garaikoetxea Urriza 
Jaun Txit Agurgarria
Carlos Garaikoetxea Urriza

1980ko apirilaren 9a – 1985ko martxoaren 2a
Aurrekoa Jesus Maria Leizaola
Ondorengoa Jose Antonio Ardanza
lehendakariordea Mario Fernandez

Laurak bat.svg
Eusko Kontseilu Nagusiko 2. presidentea
1979 – 1980
Aurrekoa Ramón Rubial
Ondorengoa Jose Antonio Ardanza (Eusko Jaurlaritza)

Jaiotza 1938 ekainaren 2a
(75 urte)
Iruñea, Nafarroa Garaia
Nafarroako Foru Erkidegoa Euskal Herria

Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938 ekainaren 2a) euskal herritar abokatu eta politikaria da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izana.

1975-1980. urteen artean, Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) agintari izan zen. Nafarroako Legebiltzarraren partaide 1979tik, eta 1980tik 1985era Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izan zen. 1986an, EAJtik baztertu eta Eusko Alkartasuna (EA) alderdi politiko berria sortu zuen. Alderdi horren buru izan zen 1999 arte. Eusko Alkartasunaren ordezkaritzat Eusko Legebiltzarreko kide izan zen 1986tik 2001era.

2011n Amaiur koalizioko zerrendetan agertzen zen, Espainiako Senaturako ordezko gisa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean, eta zuzendari karguak izan zituen Nafarroako zenbait enpresetan. 1975ean egin zen Eusko Alderdi Jeltzaleko kide eta 1977an alderdi horretako buru nagusi izendatu zuten, Euskadi Buru Batzarreko lehendakari hain zuzen. 1978an Euskadiko Autonomia Estatutua moldatu zuen batzordeko kide izendatu zuten eta Nafarroako parlamentuko kide aukeratu zuten 1979ko apirileko hauteskundeetan. Urte bereko uztailean aritu zen, Espainiako gobernuburu zen Adolfo Suárezekin, estatutuaren aldeko negoziazioetan. 1980 eta 1984ko legegintzaldietan Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari hautatua izan ondoren, orduan bere alderdia zen EAJrekin liskar larriak izan eta alderdia zein lehendakaritza utzi zituen 1986an, urte hartan bertan Eusko Alkartasuna alderdia sortzeko.

1987ko apirilaz geroztik, EAko lehendakari izan zen 1999 urtea arte. Apurka-apurka joan da goi mailako politikagintza utzi du, bai alderdi barruan, baita erakudeetan ere. Izan ere, EAk 1999ko azaroan Iruñean egin zuen kongresuan kargura berriz aurkezteko asmorik ez zuela adierazi zuen, eta Begoña Errazti hautatu zuen EAk Karlos Garaikoetxearen ordezko. Alderdiaren ardura utzi arren, EAko legebiltzarkide eta alderdiaren talde parlamentarioaren bozeramaile izaten jarraitu zuen Gasteizko Legebiltzarrean bost legegintzaldi egin ditu legebiltzarkide bezala, baina adierazia zuen 1998an legegintzaldi hura amaitutakoan ez zuela inolako kargu publikorik hartuko, eta 2001. urtean Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu zirenean berretsi egin zuen ez zela bere alderdiaren lehendakarigai izango, eta ez zela hautagaien zerrendan agertuko.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okondoko (Araba) Udalak herriko kale bati Garaikoetxea Lehendakaria izena ipini dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Garaikoetxea Urriza Aldatu lotura Wikidatan



Aurrekoa
Jesus Maria Leizaola
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Escudo del Pais Vasco.svg

1980ko apirilaren 9a - 1985eko martxoaren 2a
Ondorengoa
Jose Antonio Ardanza
Aurrekoa
Ignacio Untzeta
EBBko presidentea
30px

1977 - 1980
Ondorengoa
Xabier Arzalluz
Aurrekoa
Manuel Ibarrondo
Eusko Alkartasunako presidentea
Eusko Alkartasuna (logo).jpg

1987 - 1999
Ondorengoa
Begoña Errazti


Iñigo Urkullu Patxi Lopez Juan Jose Ibarretxe Jose Antonio Ardanza Carlos Garaikoetxea Ramon Rubial Jesus Maria Leizaola Jose Antonio Agirre