Carlos Iturgaiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Iturgaiz

1996 – 2004
Aurrekoa Jaime Mayor Oreja
Ondorengoa María San Gil

Jaiotza 1965eko urriaren 20a (49 urte)
Santurtzi,  Bizkaia
Alderdi Politikoa PP
Erlijioa Katolikoa

Carlos Jose Iturgaiz Angulo[1] (Santurtzi, 1965eko urriaren 20a[2]) euskal politikaria da, Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea izan zen 1996tik 2004ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafar karlisten familia batean jaioa, Iturgaiz Santurtzin jaio eta Portugaleteko Santa Maria ikastetxean ikasi zuen. Hasieran lanbide heziketa ikasi bazuen ere, gero hizkuntza klasikoak ikasteari ekin zion. Ez zituen ikasketak bukatu eta akordeoi-1go. kurtsoko ikasle bilakatu zen[3].

Euskaldun berria da eta seme-alabak D ereduan ditu.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta Bilboko Udalaren zinegotzi hautatu zuten. Batzarretan 1993ra arte eta Udalan 1995era arte iraun zuen. 1994an Eusko Legebiltzarkide izendatu zuten[2].

1993an Euskadiko Alderdi Popularraren idazkari nagusia, eta 1996an presidentea izan zen 2004 arte[2].

1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan zerrendaburu izan zen eta bere alderdiaren emaitzarik onenak lortu zituen, bigarren bozkatuena izanik. 2004an eurodiputatu bilakatu zen.

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Iturgaiz politikari eztabaidatua da. Bere ideologia politikoak bultzatuta, abertzaletasuna eta ezkertiar ideologia sutsu borrokatu ditu Euskal Herrian[4] zein kanpoaldean. Adibidez, 2009an Luis Herrero alderdikidearekin batera, Venezuelatik kanporatua izan zen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jaime Mayor Oreja
Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea
1996-2004
Ondorengoa
María San Gil