Carlos María de Alvear
Wikipedia(e)tik
Carlos María de Alvear Argentinako askatasunaren buruzagia, San Martinen hurbileko laguntzailea (Santo Angel, Misiones Orientales, 1789 - Washington, 1852). Argentina askatu ondoan, politika aurrerazalea bultzatu zuen (beltzen salerosketa debekatu; esklaboentzako askatasuna; titulu nobleen, maiorazkoen, torturaren eta Inkisizioaren deuseztapena) eta Uruguai Argentinaren mende ezarri nahi izan zuen. Montevideo espainiarrei konkistatu bazien ere, xede berberean ari ziren brasildarrek galarazi zuten asmo hau. AEBn hil zen, Argentinako enbaxadore zelarik bertan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.