Carlos Martinez
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Carlos Martinez Diez | |
| Jaio | 1986ko apirilaren 9a (26 urte) | |
| Lodosa ( |
||
| Posizioa | Atzelaria | |
| Garaiera | 188 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 2007- | Real Sociedad | 15 (2) |
Carlos Martinez Diez (Lodosa, 1986ko apirilaren 9a) futbolaria da. Une honetan, Errealean jokatzen ari da, atzelari gisa. Eskuin hegaleko atzelaria da. 2007/08 denboraldia, Errealeko lehenengo taldean egin zuen lehena izan zen. Hori baino lehen nahiko zorte txarra izan zuen lesioekin, eta denbora asko egon behar izan zuen geldirik. Harrobiko beste futbolari batzuek bezala, badu bere lagun taldea.
[aldatu] Jatorria
Izarra taldetik heldu zen Errealera, kadete mailan zegoen garaian. Sanserekin, 2005eko otsailaren 20an debuta egin zuen, Errealaren bigarren taldeak Irungo Real Union taldearen aurka jokatu zuen partiduan. Sansen, 2005/06 eta 2006/07 denboraldiak eman zituen. Guztira, 61 partidu jokatu zituen Sanserekin, eta gol bakarra sartu. 2007/08koa, esan bezala, lehenengo taldearekin jokatu zuen lehenengo denboraldia izan zen. Aurreko denboraldian, eta lesioen ondorioz, 15 partidu baino ez zituen jokatu lehen taldearekin, denbora horretan, bi gol sartuz.
[aldatu] Ikus, gainera
Errealeko futbolarien zerrenda