Carlos Pérez-Nievas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Carlos Perez-Nievas Perez de Goikoetxea (Tutera, 1966ko urriaren 5a) CDNko politikaria da.

Abokatua ogibidez, CDNn 1997an sartu zen. Tuterako alkategaia 1999an eta 2003an izan zen, baina alderdiak ez zuen inolako ordezkaritzarik lortu. Nafarroako Parlamentuan 2003-2007ko legegintzaldian aritu zen, eta Parlamentuko presidenteordea izan zen. Otano eta Egues auzietako (PSNko eta UPNko ustelkeriako kasuak, hurrenez hurren) komisioetako presidentea izan zen.]