Carmen Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Hernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Carmen Hernández Barrera
JaiotzaÓlvega1930eko azaroaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2016ko uztailaren 19a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatekista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

María Carmen Hernández Barrera (Ólvega, Soriako probintzia, 1930eko azaroaren 24a - Madril, 2016ko uztailaren 19a) Espainiako katekista eta kimikaria, Kiko Argüellorekin batera Bide Neokatekumenalaren sortzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmen Hernández Ólvegan jaio zen, Soriako probintzian, baina haurra zenean, familiarekin batera Tuterara joan zen. Madrilen Kimika ikasi zuen baina katolizismoaren bidearen hautua egin zuen Kristo Jesus Misiolarien Institutuan sartu zen. Teologia ikasketak egin zituen. Vatikanoko II. kontzilioaren inspirazioaz Israelera joan zen eta han Bibliaren ezagutzan bi urtetan aritu zen. Espainian berriro ere Madril inguruko Palomeras Altasen lehenengo komunitate katekumenal ezagutu zuen eta Kiko Argüellok koordinatutako taldean sartu zen. Han Charles de Foucaulden ideiak jarraituz, pobreekin lanean aritu ziren.[1]

Bizitza osoan Carmen Hernándezek ez zuen ohorezko titulurik edo saririk onartu. Salbuespen bakarra 2015ean, Kiko Argüellorekin batera, jaso zuen Washington D. C-ko Amerikako Unibertsitate Katolikoaren honoris causa titulua izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]