Carrie-Anne Moss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carrie-Anne Moss

Bizitza
JaiotzaBurnaby (en) Itzuli1967ko abuztuaren 21a (56 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaAmerican Academy of Dramatic Arts 1988)
Magee Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea eta modeloa
Jasotako sariak

IMDB: nm0005251 Allocine: 28990 Rottentomatoes: celebrity/carrieanne_moss Allmovie: p230666 TCM: 136454 TV.com: people/carrie-anne-moss
Twitter: annapurnaliving Youtube: UCayLkXjz6tckg8vNyW2LQIw Musicbrainz: 97e50322-5235-43bc-ac7d-cdd9e6bfe47f Discogs: 799029 Edit the value on Wikidata

Carrie-Anne Moss (Burnaby, Columbia Britainiarra, 1967ko abuztuaren 21a - ) The Matrix trilogian Trinity pertsonaia egin zuenean mundu osoan ezaguna izatea lortu zuen aktore kanadarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carrie-Anne Moss Burnabyn jaio zen,Kanadako Columbia Britainiarrean, 1967ko abuztuaren 21ean.

Haurtzaroa Vancouverren eman zuen eta 11 urte zituen hango haurren Antzoki Musikalean sartu zenean. Europara ere bidaiatu zuen Magee Bigarren Hezkuntzako eskolako abesbatzarekin.

Gero, Pasadenan izan zen, hango Arte Dramatikoko Akademia Amerikarrean. Vancouverrera itzuli zen, baina, 1985ean, Torontora joan zen eta modelo bilakatu zen. Garai horretan, 1980ko hamarkadaren bukaeran, Espainia eta Japoniara bidaiatzeko aukera izan zuen.

Espainian zegoen bitartean, paper bat etorri zitzaion Dark Justice sailean lan egiteko; telebistan agertuko zen lehen aldia izango zen eta, horretarako, 1992an, Bartzelonatik Kaliforniako Los Angelesera bidaiatu zuen[1].

Hala ere, zortea Trinity papera egiteko hautatu zutenean etorri zitzaion, 1999an estreinatu zen The Matrix filmarekin. Trilogiako 3 filmetan hartuko zuen parte eta beltzez jantzitako hacker hark mundu osoan ezaguna egingo zuen.

« Carrey Ann Moss nos introdujo en el mundo virtual Matrix de la mano y al mismo nivel que Keanu Reeves. Su personaje, Trinity no dudaba al disparar o asestar un golpe certero, pero también destapaba su lado más sensible y humano. Sus admiradores podrán volver a verla en las dos secuelas del filme que llegarán en el 2002 y en el 2003.[2] »

2000n, Memento filmean egin zioten leku, Natalie interpretatu zuelarik.

1999an, Carrie-Anne Moss Steven Royrekin ezkondu zen eta berehala etorri ziren seme-alabak:

  • Owen Roy (2003)
  • Jaden Roy (2005)
  • Frances Beatrice Roy (2009)

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carrie-Anne Moss 1999an
Urtea Filma Papera Oharrak
1993 Flashfire Meredith Neal
1994 The Soft Kill Jane Tanner
1996 Sabotage Louise Castle
Terrified (Evil never sleeps) Tracy
364 Girls a Year
1997 Lethal Tender Melissa Wilkins
The Secret Life of Algernon Madge Clerisy
1999 The Matrix Trinity
New Blood Leigh
2000 Chocolat Caroline Clairmont
Planeta rojo Cmdr. Kate Bowman
Memento Natalie
The Crew Olivia Neal detektibea
2003 The Matrix Reloaded Trinity
Enter the Matrix Trinity Bideo-jokoa
The Matrix Revolutions Trinity
The Animatrix Trinity Ahotsa
2004 Suspect Zero Fran Kulok
2005 The Chumscrubber Jerri Falls
Sledge: The Untold Story Ella misma
2006 Fido Helen Robinson
Snow Cake Maggie
Siempre hay una primera vez Diane
2007 Disturbia Julie
Normal Catherine
2008 Fireflies in the Garden Kelly Hanson
2009 Love Hurts Amanda Bingham
2010 Unthinkable Agent Helen Brody
2011 Silent Hill: Revelation 3D Claudia Wolf postprodukzioa
Chuck Gertrude Verbanski Telebista saila

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Columbia Britainiarra
Artikulu hau Columbia Britainiarrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.