Carson McCullers
Wikipedia(e)tik
Estatu Batuetako idazlea (Columbus, Georgia, 1917 - Nyack, New York, 1967). Bere lanetan izpirituaren bakartasuna landu zuen, eta pertsonaia baztertuak sortu zituen. Idatzi zituen eleberri nagusiak: The Heart Is a Lonely Hunter (1940, Bihotza ehiztari bakartia da) eta The Member of the Wedding (1946, Eztei-kidea; 1950ean zinemara eramana). Bere ipuin-bilduma ezagunena The Ballad of the Sad Cafe da (1951, Kafe tristearen balada; 1963an zinemara eramana).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.