Cary Grant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cary Grant
Cary Grant
Datu pertsonalak
Izen osoa Archibald Alexander Leach
Jaio 1904ko urtarrilaren 18a
Ingalaterra Bristol (Ingalaterra)
Hil 1986ko azaroaren 29a
Ameriketako Estatu Batuak Davenport, Iowa (Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Suspicion
Charade
Sariak Ohorezko Oscar Saria (1970)
IMDB IMDBko fitxa

Cary Grant (Archibald Alexander Leach jatorrizko izenez) (Bristol, 1904ko urtarrilaren 18a - Davenport, Iowa, 1986ko azaroaren 29a) Ingalaterran jaiotako Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen; ederra ez ezik, xarmanta eta zorrotza ere izateagatik ezaguna.

Antzezle Ingalaterran hasi zen. 1920an, AEBetan zehar tourra egindakoan, bertan geratzea erabaki zuen. Broadwayen aritu ostean, Hollywoodera joan zen 1931n. Orduan, Cary Grant izena hartu zuen. Komedietan hasi zen, eta haren irudi erakargarria indartu zen, gehienetan paper bera jokatu baitzuen: gizon xarmanta baina batzuetan fidagaitza; hori dela eta, nortasun handiko emazteak, hasieran dibortzioa eskatzen du, nahiz eta bukaeran, akatsak akats, Cary Grant liluragarria den.

Hamarkada askotan, Grant zinemara jende gehien eramaten zuenetakoa zen. Baliabide handiko aktorea zen, eta Howard Hawksen hitzetan, hoberena. Alfred Hitchcockek ere begikoa zuen, eta haren klasiko batzuetan (Suspicion, Notorious, To Catch a Thief eta North by Northwest) agertzen da. Bitan Oscar sarirako izendapena jaso zuen, 1940ko hamarkadan, baina ez zuen irabazi. 1970ean bizitza osoko Oscar berezia eman zioten.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Cary Grant