Casabella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Casabella
Motaaldizkako argitalpen
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaitaliera, ingeles eta eleaniztun
ArgitaletxeaGruppo Mondadori (en) Itzuli
Historia
ErredaktoreakVittorio Gregotti eta Francesco Dal Co
Identifikadoreak
ISSN0008-7181

casabellaweb.eu
Facebook: Casabella Twitter: Casabellaweb Edit the value on Wikidata

Casabella, arkitekturari buruzko aldizkari hilabetekari italiar bat da. 1928an sortu zuen Guido Marangonik. Urte honetatik aurrera, aldizkaria, Italian eta mundu osoan, arkitekturari buruzko argitalpenik garrantzitsuenetako bat izan da.

Jatorrizko izena La Casa Bella izan bazen ere, XX. mendeak aurrera egin ahala, bi bider aldatu zuten izena. Horrela, 1933an Giuseppe Pagano arkitektoa aldizkariaren zuzendari bihurtu zen eta argitalpenari Casa Bella izena ezarri zion. Beste izen batzuk ere eduki zituen, hala nola Casabella Continuità, Casabella Costruzioni edo Costruzioni Casabella. Ondoren, 1953tik 1964ra zuzendari izandako Ernesto Nathan Rogersek gaur egungo izena ezarri zion. 1954an Aldo Rossi arkitekto ezaguna aldizkariarentzat lan egiten hasi zen, eta 1964an Rogersi lekukoa hartu zion editore-lanetan.

Aldizkariaren gaur egungo zuzendaria Francesco Dal Co da. Mondadori taldeak argitaratzen du.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]