Cashel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cashel / Caiseal

Cashel
Cashel udalerriaren ikuspegia.
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Konderria Flag of county Tipperary.svg Tipperaryko konderria
Lurralde Historikoa
Flag of Munster.svg Munster
Herritarra Casheldar, Casheltar
Koordenatuak

52°30′53″N 7°53′38″W / 52.51472°N 7.89389°W / 52.51472; -7.89389Koordenatuak: 52°30′53″N 7°53′38″W / 52.51472°N 7.89389°W / 52.51472; -7.89389

Cashel non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Cashel
Posta kodea TN / TS
Biztanleria 4.051 bizt. (2011)
Sorrera {{{sorrera}}}
http://www.casheltc.ie

Cashel (irlanderaz, Caiseal Mumhan, esanahia Munsterreko Harrizko Gotorlekua), Tipperaryko konderrian dagoen antzinako hiri historikoa da, Irlandan. Biztanleria, 4.051 pertsona, erdia inguru herrian bertan. Ondasunik ikusgarriena Cashelgo haitza (Rock of Cashel) ospetsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko harana izena duen lautada oparoaren erdian kareharrizko harkaitz handia altxatzen da. Beronen gainean hainbat eraikinen aztarnak daude. V mendean Eóganachta leinuak hiriburua harkaitzaren ingurua eratu zuen eta hurrengo mendeetan Munsterreko hainbat erregek bertatik agindu zuten. 977an Dál gCais leinuak harkaitza eskuratu eta Brian Boru errege handia bertan koroatua izan zen. Honek harkaitza gotortu egin zuen berehala. 1101ean Brian Boruren biloba zen Muircheartach Ua Briain erregeak Limerickeko apezpikuari eman zion.

Henrike II.a Ingalaterrakoak 1172an sinodo bat antolatu zuen bertan Irlandako eliza Erromatar legeari estuago lot zekion aitzakiaz, benetako helburua irlandar kleroa kontrolatzea baitzen benetan.

1647an ingelesek herria erasotu eta sarraski handia egin zuten, 1000 soldadu katoliko eta zibil erahilez, tartean apaizak ere bai.

Cashel eta Emlyko apezpikutza katolikoaren egoitza izan zen mendeetan zehar James Butler II (1774–91) apezpikuak Thurlesen egotea erabaki zuen arte. Bere ondorengoek ere han jarraitu zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cashelgo haitza (Rock of Cashel)
  • Hore abade-etxea: XIII mendeko eraikinaren aztarnak, Cashelgo haitzaren azpian.
  • Dominikarren monasterioa: XIII mendekoa, hau ere haitzaren azpian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cashel Aldatu lotura Wikidatan