Casino Royale (2006ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Casino Royale 2006ko Martin Campbell zeelandaberriar zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Casino Royale oinarritua dago. Bertan, Daniel Craig, Eva Green, Mads Mikkelsen, Giancarlo Giannini eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau Daniel Craig ingeles aktoreak James Bonden papera antzeztu zuen lehena izan zen, aurreko Pierce Brosnan irlandar aktorea ordezkatuz.

Argumentua

007 agente gisa James Bonden (Daniel Craig) lehenbizko misioa munduko terrorista guztien diru-mailegularia den Le Chiffre (Mads Mikkelsen) bankaria atzematea izango da. Hura atzeman eta sare terrorista desegiteko, Bondek Casino Royalen poker joko arriskutsu bat jokatu beharko du. Hasieran Bondi Vesper Lynd (Eva Green) gobernuaren altxorzain ederra desatsegina zaio. Baina Bond eta Vesper bikotea Le Chiffre eta bere morroien erasoaldi hilkorretatik elkar defenditu beharrean suertatzen direnean, bien arteko erakarpena sortzen da.

Aktoreak

Filmalekuak

Filma hau munduko hainbat lekutan girotu zen: Miami (AEB, Bahamak, Casino Royal Monakon girotu zen, Comoko aintzira eta Venezia (Italia), MI6ko egoitza Praga hirian girotu zen (Txekiar Errepublika), Uganda eta Madagaskar.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Casino Royale (2006ko filma) Aldatu lotura Wikidatan