Castúo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Castúo Extremadurako (Espainia) mintzaira desberdinak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Izendapen honek, beraz, nahasketa sor dezake, Caceresko probintziaren ipar-mendebaldean hitz egiten den extremadurera edo goi-extremadurera izendatzeko erabiltzen baita maiz, autonomia erkidego horretan mintzatzen diren gaztelaniaren aldaerak ere horrela izendatzeaz gain.

Era zehatzagoan, castuoa Extremadurako gaztelaniaren aldaerak dira, extremadurera asturleonera eta gaztelaniaren arteko trantsiziozko hizkuntza den bitartean. Gaztelaniaren aldaera extremadurar hauen artean, horrela, erdi-extremadurera (medioextremeño) eta behe-extremadurera (bajoextremeño) deitutakoak nabarmentzen dira, zeinek leoneraren eta portugesaren eragin txikia erakusten baitute.

Hiztegi nahiz idaztarauak sortzeko saiakerak egon dira, normalean herri bakar bateko formak jasoz.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castuo izena Luis Chamizo Trigueros poeta extremadurarrak sortu zuen, Badajozen jaioa zenak. Horrek 1921ean El Miajón de los Castúos liburua kaleratu zuen. Bertan, Extremadurako nekazaritza eremuetako hizkera jasotzen saiatu zen. Idazleak bere liburuetan gaztelaniaren aldaerak jaso zituen, nahiz eta esan bezala izen horrekin gaur egun extremadurerari ere erreferentzia egiten zaion.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]