Castaños

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°16′06″N 2°55′38″W / 43.26833°N 2.92722°W / 43.26833; -2.92722 Castaños Bilboko auzoa da, Uribarriko barrutian dagoena. Auzoak 6.246 biztanle eta 0,25 kilometro karratuko azalera dauka (2006an udalak emaniko datuen arabera). Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearekiko aurrez aurre. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo oraindik ere Zazpikaleak ziren. Bertan bizi zen hiriko biztanleriaren gehiena. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahiean. Castañoseko lurretan etxe berriak eraiki zituzten.

Gaur egun Volantineko zelaiaren aurrean, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren. Volantineko zelaia parke eta pasealekua zelarik. Urteek aurrera egin ahala, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza beharrizan altuek eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraistera eraman zuten euren jabeek. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salveko plazaren ondoan dagoen Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olavarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadararte.

Eduki-taula

[aldatu] Garraiobide eta Azpiegiturak

[aldatu] Autobusak

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
22 Sarrikue - Atxuri 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
26 Uribarri - Termibus 14´
30 Miribilla - San Inazio 15´
72 Larraskitu - Castaños 12´

[aldatu] Beste batzuk

Bilbo eta ondoko Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915. urtean. Ordutik, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da.

Horrez gain, Zabalgunea eta Castaños elkartzen dituzten zubi berria eraiki da Zubizuri Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.

[aldatu] Garbitegia

Sakontzeko, irakurri: Modernismoa Euskal Herrian

Ricardo Bastida arkitekto ezagunak auzo honetako udal garbitegia diseinatu zuen, 1905ean eraikitakoa. Modernismoak Bizkaian emandako adibiderik ederrenen artean dugu, bai eta estilo horretako eraikin bakarrenetarikoa izan ere. Urteak aurrera azoka moduan erabili izan zuten eta, azken zaharberritze lanen ondorioz, gaur egun liburutegia barne hartzen duen udaltegia dena.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak