Castejón

Wikipedia(e)tik
(Castejontik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Castejón

 Nafarroa
Castejongo bandera

Castejongo armarria

Izen ofiziala Castejón
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Alkatea Ana Yolanda Manrique Albo
(PSN)
Herritarra castejondar
Koordenatuak 43°10′9″N 1°41′27″W / 43.16917°N 1.69083°W / 43.16917; -1.69083Koordenatuak: 43°10′9″N 1°41′27″W / 43.16917°N 1.69083°W / 43.16917; -1.69083

Castejonmapa.PNG

Eremua 18,50 km2
Garaiera 278 m
Distantzia 78 km Iruñera
Posta kodea 31xxx
Biztanleria 4.235 bizt (2009)
Dentsitatea 228,92 bizt/km²
www.castejon.com http://www.castejon.com www.castejon.com

Castejón[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Tuterako merindadekoa. Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora dago. Itsas-mailatik 278 metrotan dago kokatuta. Ebro ibaiak zeharkatzen du udalerria. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 4.235 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Castejongo udalerriak Valtierrako udalerriarekin egiten du muga iparraldean, Tuterarekin ekialde eta hegoaldean, Corellarekin hegoaldean, eta Errioxako Alfaroko udalerriarekin mendebaldean. Ebro ibaiak eta Lodosako ubideak zeharkaturik, herria ibaiaren gorabeheren menpe egon da historian zehar. Horrez gain, gurutzabide garrantzitsua da, Bizkaitik eta Nafarroa eta Gipuzkoatik datozen pertsonen igarobide naturala izanik.

[aldatu] Klima eta landaredia

Castejonek Mediterraniar klima kontinentala dauka, uda oso idorrak, eta tenperatura aldaketa handiak dira klimaren ezaugarri nagusietako batzuk. Bataz-beste 400-450mm euri jausten da urtean zehar, normalean 50-60 egunetan botatzen du euria. Urtarrileko batez besteko tenperatura 5 Â°C-etakoa da, uztailekoa 30 Â°C-etakoa delarik.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da mendeetako nekazaritza eta gizakiaren eragina dela eta.

[aldatu] Historia

Castejonek historiaurreko hainbat aztarnategi arkeologiko daude, Cerro de la Brea, Cerro del Soto, El Castillo eta el Montecillo izenekoak. Horrez gain, udalerriaren mugetan eginiko indusketetan, erromatarren garaiko brontze eta keramikazmo txanpon eta objektu ugari aurkitu dituzte. Castejonen historiako lehen aipamena, 1229. urtekoa da. Jada XII. mendean bazen gaztelu bat Ebro ibaiaren eskuinaldeko herri hontan. Leku estrategikoa izan da betidanik, Iruña eta Madril arteko erret-bidearen igarobidea eta ibaiaren ondoan egoteagatik, defentsarako tokia. Antzina, ibaia zeharkatzeko txalupa bat zegoen.

Sortu zen lehen momentutik, herria nobleziaren jabetza izan zen, XV. mendean esaterako Beaumontarren familiakoa. 1672an Tuterak Castejonen lurretan zegoen La Barca izeneko gunea saldu zion Arguedasko herriari. 1802an Castejonek ez zeukan laborantza lurrik, lur guztiak larre lurrak zeuden. 1850. urtean Castejonek biztanle bakarra zeukan, herrian bizi zen artzain bat. XIX. mendearen erdialdeko erreforma administratiboarekin batera Castejon Valtierrako udaleko kontzeju bihurtu zen, eta ondoren Corellakoa.

XX. mendearen hasieran Irunerako eta Bilborako burdinbideak eraikitzearekin batera, Castejon, bi trenbideak bat egiten zuten herria aukeratu zen. 1927ko urriaren 4an udalerri bihurtu zen, Corellatik banatzean.

[aldatu] Ekonomia

Nekazaritza izan da hainbat mendez Castejóngo ekonomia jarduera nagusia, baina, Udalak emandako datuen arabera,[2] gaur egun 12 lagun baizik ez dira bizi osorik nekazaritzatik. Eraikuntzak, aldiz, 256 laguni ematen die lan (enpresa nagusiak: PRECOM, S.A. eta Mateo Mesa, S.L.); zerbitzuek, 224 laguni (enpresa nagusiak: RENFE eta ADIF); industriak, 216ri (enpresa nagusiak: EKINSA eta Sociedad Cooperativa Riberal de Navarra); eta energiak, 110i (enpresa nagusiak: Hidrocantábrico eta Iberdrola).

Dena dela, nekazaritza da udalerrian lur gehien hartuak dituen jarduera, alde handiz gainera.

[aldatu] Nekazaritza

Castejongo nekazaritza lur ureztagarrien ustiapen intentsiboan oinarritzen da. Lur ureztagarriak nekazaritzarako erabilitako lurren %76 inguru dira, eta batez ere zereal eta bazkagaiak landatzeko erabiltzen dira. Sekain-lurrak zerealak landatzeko erabiltzen dira, garia eta garagarra besteak beste. Mahastiak, lur ureztagarri zein sekainetan lantzen da, nahiz eta beti ez den horrela izan, historikoki sekain-lurrak nagusi izan direlarik.

Olibondoa ez da sekula garrantzizko landaketa izan Castejonen. Arbendolondoek 20 hektarea hartzen zituzten 1983. urtean eta 7.000 zuhaitz inguru zeuden udalerri osoan zehar sakabanaturik. Abeltzaintzak garrantzia gutxi dauka, beti izan da bigarren mailako iharduera herritarrengan. 1950eko hamarkadatik aurrera, animalien indarra albo batera utzi eta makineria sartzean, abelburuen kopurua are gehiago gutxitu zen.

[aldatu] Demografia

Castejongo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
* * * * 1.964 2.297 2.778 3.196 3.649 3.346 3.151 3.273 3.887
  • 1930. urtetik aurreragoko daturik ez dago, Castejon Corellaren mendepeko herria zelako.

2008ko erroldaren arabera, 889 etorkin bizi dira herrian, biztanleriaren %22,43a (Nafarroako batez bestekoaren bikoitza baino gehiago).

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Frantzisko Xabierkoaren eliza

Erdi Arokoko itxura irudikatzen saiatzen den eliza modernoa da. 1944. urtean eraiki zen arren, barruan Ollogoiendik ekarritako erretaula txiki manierista bat dago, 1776ko zilarrezko kopoi batekin batera. Zilarrezko objektuak, Mexikotik ekarritako eskuziriak dauzka, ustez Diego Gonzalez de la Cueva, egile mexikarrak egindakoak.

[aldatu] Castejongo gaztelua

Castejongo herrixka eraikitzearekin batera, Nafarroako erresuma, inguruak defendatzeko gaztelua eraiki zuen XI. mendean. XV. mendetik aurrerako utzikeriak, gaztelua kaltetzen joan ziren, erabat eraitsi behar izan zen arte.

[aldatu] Antso Nagusia zubia

Ebro ibaia zeharkatzen duen AP-15 autobideko zubia da. Carlos Casado Javier Armisen eta Leonardo Troyano ingeniariek diseinatu zuen 1978an. Zubiak, tirantedun hutsal bakarra dauka. Zubiko hutsalak 59,8 metroko altuera dauka.[3]

[aldatu] Hirigintza

Herriak gaur duen hirigintza eta kaleen antolamendua modernoa da, eta eraikuntza gehienak azken hamarkadetan altxatu dira. Dena den, eraikuntza berrien artean 1675ean egindako Quiros bizkondeen jauregia nabarmentzen da.

[aldatu] Bestelakoak

  • Urun fabrika zaharra, eraikin industriala, gaur egun upelategi baten egoitza da.
  • Quirosko bizkondeen jauregia, 1675an eraiki zen Corellako Francisco Monje, maisuaren gidaritzapean.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

1999tik 2007ra Castejongo alkatea PSN alderdiko Francisco Javier Sanz Carramiñana izan zen. 2007an Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua. UPNk (4) eta NEBek (1) ere ordezkaritza lortu zuten; Unidad Popular Socialista Castejonera –Kastejondarren Herri Batza Sozialistak (UPSC-KHBS, ezkertiarrak[4]), ordea, ez. Baliogabeko botoak 24 izan ziren (emandako guztien %1,12a) eta zurizko 46 boto izan ziren (botoen %2,16a). Abstentzioa %24,20koa izan zen.

Castejóngo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 1.018 6
UPN 634 4
NEB 279 1
UPSC-KHBS 145 0

2011n PSNk boto asko eta gehiengo absolutua galdu zituen, zerrendarik bozkatuena izateari eutsi bazion ere; 4 zinegotzi eta alkatetza (Ana Yolanda Manrique Albo) lortu zituen. UPNk beste lau erdietsi zituen; bai NEBek (2) bai Kastejondarren Herri Batza Sozialistak (zinegotzi bat, NEBeko parlamentarioa izandako Pablo Lorente) botoetan igo eta udalbatzan ordezkaritza izatea lortu zuten, ez ordea PPk.

Castejóngo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 681 4
UPN 588 4
NEB 382 2
UPSC-KHBS 205 1
PP 133 0

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea XX. mendean eraiki zen, inongo estilo arkitektonikorik jarraitu gabe. Inguruko eraikinen estilo bera dauka. XX. mendean erabat berritu zen eraikina, bai kanpoaldean zein barrualdean.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995 Juan José Paredes PSN
1995-1999 Francisco Javier Sanz Carramiñana PSN
1999-2003 Francisco Javier Sanz Carramiñana PSN
2003-2007 Francisco Javier Sanz Carramiñana PSN
2007-2011 Francisco Javier Sanz Carramiñana PSN
2011- Ana Yolanda Manrique Albo PSN


[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Castejongo jaiak ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte antolatzen dira, Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, Frantzisko Xabierren omenezko jaiak (neguko jaiak) ere antolatzen dira, abenduko lehen astean.

Udaberrian, martxoan edo apirilean (Aste Santuaren ospatze dataren arabera, "Gazteriaren Jaiak" antolatzen dira, Erriberako hainbat udalerritan bezala.

[aldatu] Aldizkariak

Castejongo udalak "Cuatro Caminos" izeneko udal aldizkaria kaleratzen du hiru hilabetero. Bertan, herriko albisteak eta udalak burututako egitasmoak zehazten dira.

[aldatu] Taldeak

  • Castejón de la Barca: 2000. urtean sorturiko antzerki taldea da, sortu zenetik honako lanak antzeztu dituzte taldeko kideek: "Cómeme el coco, negro", "Contigo llegó la primavera", "La piedra en la sopa", "Las tres hijas del Rey", "La Corbata", "Estando contigo me siento feliz", "Aquellos días de radio" (Castejon Corellatik banatu zela eta 75. urteurrena ospatzeko antzeztua), "Las ondas de tu vida", "Monolocos.com", "La Venganza de Don Mendo", "That's Entertainment" eta "Cabaret (Berlinera ongietorria)".
  • Tirik Titá: Castejongo musika eskolako ikasle batzuk 2007an sorturiko perkusio musika taldea da

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Castejon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,69k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak