Castejongo zentral termikoa 3

Wikipedia, Entziklopedia askea

Castejongo zentral termikoa 3 Nafarroako Castejón udalerrian HC Energia elektrizitate konpainiak kudeaturiko zentral termikoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instalaturiko potentzia 418 megawattekoa da. 2005ean hasi ziren eraikitzen eta 2007ko urriaren 11an, energia ekoizten hasi zen ofizialki.

"Castejongo zentral termikoa 3" izenaz ezaguturiko zentrala, aurretik HC Energiak eraikitako zentralaren handipen moduan eraiki zen. Dena den, obrak amaitu eta aste gutxira, Nafarroako justizia auzitegiak zentralak legedia bete ez zuela eta, bertan behera geratu zen energia ekoizpena. Auzitegiaren esanetan, lantegiak ez zuen betetzen herrigunetik aldendu beharreko gutxiengo distantzia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.