Castelldefelseko tren istripua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Castelldefelseko tren istripua
AL04490Silla.jpg
Alaris ETR-490 trena, istripuan izandakoaren antzekoa.
Lekua Platja de Castelldefels, Castelldefels
 Katalunia
Data 2010eko ekainaren 23a
Istripu mota Trenak harrapatuak
Heriotzak 12
Zaurituak 14

Castelldefelseko tren istripua 2010eko ekainaren 23an Bartzelonako probintziako Castelldefels hiriko Castelldefels Platja geltokian gertatutako tren istripua izan zen.[1][2]

San Joan bezperako gauean gazteak Castelldefelseko hondartzara zihozten San Joan suko festa ospatzera.[1] Aldiriko zerbitzuko tren batetik jendea jaitsi zen hondartzara joateko eta 30-40 pertsonako talde bat igarobidetik joan ordez, trenbideetatik pasatu ziren eta beste norantzan zetorren Euromed Alaris tren batek taldea harrapatu zuen. Trenak Alacant-Bartzelona ibilbidea egiten zuen.

12 pertsona hil ziren eta beste 14 zauritu egon ziren.[3][4][5] Istripua azken 30 urteetan Espainian izandako bigarren tren istripurik larriena da.[6] Europan gertaturiko istripurik larriena 2000ko azaroan gertatu zen Austrian. Tunel batean sutea jazo, eta ondorioz funikular bat harrapatuta geratu zen. 155 pertsona hil ziren.[6]

Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniako Generalitateko José Montilla presidentearen arabera hildako guztiak gazteak ziren eta hegoamerikarrak gehienbat. 14 zaurituak honako ospitaletara eraman zituzten:[5]

Herritartasuna Hildakoak
 Ekuador 7
 Bolivia 2
 Kolonbia 2
 Errumania 1
Guztira 12[7]

Hildako gorputzak Bartzelonako Lege Medikuntzako Institutura eraman zituzten autopsiak egin ahal izateko. Kataluniako Justizia sailburuaren arabera identifikazioak hainbat egunez luzatuko ziren.[8]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mossos d'Esquadrak Castelldefels Platja geltokia itxi zuten eta ondorioz, Sitges-Castelldefels trenbidea ere itxi zuten, ibilbidea autobus bidez ordezkatu zelarik.

Bestalde hildako eta zauritutakoen familiak Castelldefelseko Joan XIII plazako Frederic Mompou zentru zibikoak jaso zituzten eta atentzio psikologikoa jaso zuten.

Espainiako Joan Karlos I.a erregeak bertan behera utzi zituen bere santuaren omeneko harrerak San Joan egunean. Kataluniako Generalitateko José Montilla presidenteak dolu egun ofiziala ezarri zuen istripua gertatutako lekua bisitatu ondoren.[9]

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ikerketa jarri ziren martxan: bat Adifek, beste bat Renfe Operadorak eta azkena gertatutakoa zegokion epaitegiak (Gavàko epaitegia).[10] Lehen ikerketen arabera trena 139 km/h abiaduran zihoan 150 km/h abiadura maximoko zonalde batean eta trenak klaxona jo zuela hainbat aldiz trenbideak zeharkatzen ari zen jendea ohartaraziz.[11] José Montilla Kataluniako presidenteak, Sustapen ministroak, Castelldefelseko alkateak, Joan Saurak besteak beste hildako eta zauritutakoei zuhurtziarik gabe jarreraz jokatu zutela egotzi zien trenbideak zeharkatzeagatik eta igarobidetik ez joateagatik.[12][13][14] Gainera, José Blanco Sustapen ministroak adierazi zuen Renfe Operadoraren sare osoan debekatuta dagoela trenbideak zeharkatzea.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Euskaraz)  12 pertsona hil dira tren batek harrapatuta Castelldefelsen, eitb, http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/452059/12-pertsona-hil-dira-tren-batek-harrapatuta-castelldefelsen/. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  2. (Euskaraz)  Sanjoanetako jaira zihoazela trenak harrapatuta hamabi lagun hil dira Katalunian, Berria, http://www.berria.info/albisteak/42017/sanjoanetako_jaira_zihoazela_trenak_harrapatuta_hamabi_lagun_hil_dira_katalunian.htm. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  3.   Los forenses identifican a nueve de los 13 muertos en el accidente de Castelldefels, El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2010/06/25/barcelona/1277459683.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-25 .
  4. (Ingelesez)  Spanish train kills 12 on tracks near Barcelona, BBC News, http://news.bbc.co.uk/2/hi/world/europe/10399126.stm. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  5. a b (Gaztelaniaz)  , El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2010/06/24/barcelona/1277333218.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  6. a b (Euskaraz)  Castelldefelseko istripua azken 30 urteotako bigarren larriena da, eitb, http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/452119/castelldefelseko-istripua-azken-30-urteotako-bigarren-larriena-da/. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  7. El Pais
  8. (Gaztelaniaz)  'Las identificaciones de las víctimas pueden tardar días', El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2010/06/24/barcelona/1277370939.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  9.   Montilla declara un día de luto oficial y dice que la tragedia fue una "imprudencia", Yahoo! Noticias, http://es.noticias.yahoo.com/9/20100624/tes-montilla-declara-un-dia-de-luto-ofic-61bd63d.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  10.   Tres investigaciones determinarán las causas del atropello mortal de Castelldefels, El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2010/06/24/barcelona/1277390209.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  11. Datos de la velocidad del tren, diario El Periódico.
  12. (Gaztelaniaz)  Las autoridades apuntan a la imprudencia como causa del accidente, El Pais, http://www.elpais.com/articulo/espana/autoridades/apuntan/imprudencia/causa/accidente/elpepuesp/20100624elpepunac_4/Tes. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  13. (Katalanez)  José Montilla defineix l'accident com una “imprudència” de les víctimes, El Punt, http://www.elpunt.cat/noticia/article/2-societat/5-societat/186312-jose-montilla-defineix-laccident-com-una-imprudencia-de-les-victimes.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  14. (Gaztelaniaz)  RUEDA DE PRENSA EN CASTELLDEFELS Nadal asegura que la estación funcionó correctamente e insinúa imprudencia al cruzar las vías, El Periódico de Catalunya, http://www.elperiodico.es/es/noticias/sociedad/20100624/nadal-asegura-que-estacion-funciono-correctamente-insinua-una-imprudencia/345750.shtml. Noiz kontsultatua: 2010-06-24 .
  15. Declaraciones del ministro de fomento, diario El Periódico.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 41°16′01″N 1°57′26″E / 41.2670°N 1.9571°E / 41.2670; 1.9571