Castor Andetxaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Castor Andetxaga
Castor Andetxaga
Datu pertsonalak
Izen osoa Castor Andetxaga Toral
Jaio 1801eko maiatzaren 28a
Gordexola ( Bizkaia)
Hil 1874ko apirilaren 28a
Sopuerta ( Bizkaia)

Castor Andetxaga Toral (Gordexola, 1801eko maiatzaren 28a - Sopuerta, 1874ko apirilaren 28a) militar (brigadierra eta dibisio-jenerala) karlista bizkaitarra izan zen, "Andetxagako Kontea" titulua hartu izan zuena.

Ibilbide militarra

1833an Lehen Gerra Karlistan, berak zuzenduriko ejerzitoak Portugalete setiatu zuen. Baldomero Espartero liberalak zuzenduriko ejerzitoak menderatu eta herriaren gaineko setioa apurtzea lortu zuen.

Halaber, Mercadillo (Sopuerta) eta Balmasedako batailetan borrokatu zuen, eta Bergarako besarkadaren ostean, 1839an, Santurtzira eta geroago Sodupera joan zen bizitzera.

Azkenik, Hirugarren Gerra Karlistan 1874ko Alto de las Muñecaseko batailan hil egin zuten, liberalek garaitu zietelarik, eta geroago Sodupeko hilerrian lurperatu zuten.

Kanpo loturak