Castrapo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Castrapo Galizian galizieraren eragina duen gaztelaniaren aldaera bati ematen zaion izena da. Castrapoaren ezaugarri da gaztelaniazko egiturako esaldietan galegozko hitz nahiz espresioak sartzea. Mintzaira arrunt gisa hartu ohi da eta hirietan gehiago mintzatzen da bestelako inguruetan baino; hau da, galizierak egoera ahulena ezagutzen duen esparruan.

Castrapoaren adibidea hurrengoa litzateke: Pecha la ventana. Esaldi horretan gaztelaniazko Cierra la ventana eta galizierazko Pecha a fiestra nahasten dira.

Horretaz gain, erreintegrazionista deitutako sektoreek (zeinek galiziera eta portugesaren arteko harremana azpimarratzen baitute), egungo galizieraren araudia mespretxatu asmoz, castrapo deitzen dute galizieraren araudi ofiziala[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]