Castries

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Castries

Castries
Izen ofiziala City of Castries
Estatua Santa LuziaSanta Luzia
Quarter (auzoa) Castries
Herritarra castriestar
Koordenatuak 14°1′0″N 60°59′0″W / 14.01667°N 60.98333°W / 14.01667; -60.98333Koordenatuak: 14°1′0″N 60°59′0″W / 14.01667°N 60.98333°W / 14.01667; -60.98333
Castries is located in Santa Luzia
Castries
Garaiera 2 m
Biztanleria
Metropoli eremua
12.904 bizt. (2006)
37,963
Sorrera 1650
http://castriescitycouncil.org/index.htm

Castries Santa Luziako hiriburua da. 10.634 biztanle ditu, inguruan dauden herriak batuz 37.963. Izen bereko auzoaren[1] hiriburua da. Quarter edo auzoak 61.341 biztanle ditu guztira, 79 kilometro koadrotan. Uhartearen ipar-mendebaldeko kostaldean, estatu honetako bizitza bertan kontzentratzen da.

Hiriaren goiburua Statio Haud Malefida Carinis ("Itsasontzientzako portu segurua") da[2].

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Karibear herriaren lurrak, hiria frantsesek sortu zuten 1650ean; orduan Carenage ("ainguraleku segurua") izena ipini zioten baina 1756an izena aldatu zioten Charles Eugène Gabriel de la Croix, Càstiaseko markesaren omenez. Okzitaniako herri hori Castries deitzen da frantsesez eta aipatu pertsonaia Frantziako Itsas armada ministroa izan zen.

1651n Vigien sortutako lehen gunea 1780an utzi zuten, urakan izugarri batek jota.

Uhartea 1814an geratu zen Erresuma Batuaren eskuetan; 1803tik 1844ra britainiarrek itsas armadarako portu garrantzitsua egin zuten eta gotorlekuak eraiki zituzten Morne Fortunen, portuaren gainean dagoen mendian alegia. 1844rako Castriesek 4.000 bat biztanle zituen.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar urpekontzi batek aliatuen bi itsasontzi urperatu zituen.

[aldatu] Ezaugarriak

Hiria gaur egun polder edo itsasoari irabazitako lur batzuen gainean garatzen ari da. Plano hipodamikoa du. Suteen ondorioz hiru aldiz (1796, 1813, 1948) berreraiki behar izan den hiria da.

Hiriburua izanik gobernuaren bulegoak daude, baita Santa Luziako postetxe nagusia ere. Uharteko merkataritza mugimendu gune gakoa da eta nazioarte mailakoa ere hartzen du. Erlijio aldetik artzapezpiku katoliko baten egoitza da[3].

Eskualde mailako instituzio batzuen egoitza da: Ekialdeko Karibeko Estatuen Erakundearen[4] idazkaritza eta honek eratu duen Ekialdeko Karibeko Epaitegi Gorena[5].

Castriesgo portua.

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Castriestar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ingelesez quarter, estatu honetako banaketa administratibo nagusia da.
  2. http://castriescitycouncil.org/history.htm
  3. Santa Luziaz gain artzapezpiku honek Dominika, Grenada, Saint Vincent eta Grenadinak, Saint Kitts eta Nevis, Montserrat, Angila eta Birjina britainiar uharteak ere hartzen ditu bere baitan.
  4. Ingelesez Organisation of Eastern Caribbean States (OECS).
  5. Ingelesez Eastern Caribbean Supreme Court (EACS)

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Castries
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak