Cat on a Hot Tin Roof (1958ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:21, 22 urtarrila 2016

Cat on a Hot Tin Roof (euskaraz Katemea Eztainuzko Teilatu Beroan) 1958ko Richard Brooks estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tennessee Williams idazlearen Cat on a Hot Tin Roof antzerkilanean oinarritua dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Paul Newman eta Burl Ives aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta azkenean bakar bat bera ere ez irabazi izan.

Argumentua

Estatu Batuetako Hegoaldeko goi mailako familia batetako senideburu zaharra den Big Daddy (Burl Ives)) hiltzorian dagoenez senideen artean giro nahasia dago. Bere semeetako bat, Brick (Paul Newman), zalantzakor eta borondate gabea, zurrutean ibiltzeaz gain egoera haren aurrean axolakabe agertzen da, baina haren emaztea den Maggie "Katemea" (Elizabeth Taylor) ez dago bere senarrak bere burua nola suntzitzen ikusteko bat ere prest, hori nola edo hala galerazten saiatuko delarik. Senideburuaren beste semea, Gooper (Jack Carson), eta haren emazte Mae (Madeleine Sherwood), handigurak eta oportunistak dira.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cat on a Hot Tin Roof (1958ko filma)