Catatumbo ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Catatumbo ibaia
Río Catatumbo
Catatumbolightning.jpg
Catatumboko oinaztura.
Kokapena Kolonbia Kolonbia
Venezuela Venezuela
Luzera 500 km
Arroa 22.317 km²
Iturburua Cerro Jurisdicciones, Kolonbia.
Ibai ahoa Maracaibo lakua

Catatumbo Hego Amerikako ibaia da. Kolonbiako Andeetako Ekialdeko mendilerroan sortzen da, Norte de Santander departamenduko Cerro de Jurisdicciones mendian (3.850 m), Ábrego udalerrian, eta Venezuelako Zulia estatuan Maracaibo lakura isurtzen da, delta bat eta zingira zabalak (Ciénaga de Juan Manuel) eratuz. Maracaibo lakuko uraren %60a Catatumbok ekarria da.

Arroak 22.317 km²-ko azalera du, 16.626 km² Kolonbian eta gainerakoa Venezuelan.

Catatumboko oinaztura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catatumboko oinaztura Maracaibo lakuaren hegoaldean gertatzen den fenomeno atmosferikoa da. Munduko ekaitz elektrikorik ikusgarriena da, urtean, batez beste, 140-160 gauez, eta 10 orduz gau bakoitzean, ikusten ahal dena. Oinaztura ia etengabea da, 280 dirdai orduko, oso distiratsua eta isila. 40 kilometroko distantziatik ikus daiteke eta ehunka urtez lakuko itsasargi naturala izan da. Horregatik Faro de Maracaibo ere deitzen zaio[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fire in the Sky

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]