Caherdaniel

Koordenatuak: 51°46′10″N 10°05′59″W / 51.769553°N 10.0996°W / 51.769553; -10.0996
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cathair Dónall» orritik birbideratua)
Caherdaniel
Cathair Dónall
fort (en) Itzuli
Cathair Dónall (Caherdaniel) Ring Fort edo Harrizko Gotorlekua. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa

Konderria
Munster


Kerryko konderria
Posta kodeaK
Geografia
Koordenatuak51°46′10″N 10°05′59″W / 51.769553°N 10.0996°W / 51.769553; -10.0996
Map
Altuera0
Demografia
Informazio gehigarria
http://www.visitcaherdaniel.ie/ www.visitcaherdaniel.ie

Caherdaniel (irlanderaz Cathair Dónall, euskaraz "Dónall-en harrizko ringfort edo gotorlekua" esan nahi du) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderriaren mendebaldeko kostaldean dagoen udalerri bat da, hain zuzen ere Iveragh penintsulako hego-mendebaldean dago, Ring of Kerry ibilbide turistikoan. Derrynane badian dago, N70 errepideak zeharkatzen duelarik.

Kokaleku honetan eta bere izenarekin loturik ringfort delako bat dago ("harrizko gotorlekua"), bai eta Derrynane House etxea ere, Daniel O'Connell irlandar nazionalista buruzagi ospetsuaren bizilekua. Leku honetan, kupre meatzeak zeuden, gutxienez K.a. 2000. urtetik haien aztarnak topatu izan direlarik.

2010eko otsailean mendian jazotako sute baten ondorioz etxebizitza ugari kiskaldu eta landa/mendi ingurunea aski kaltetuak izan ziren. Suhiltzaileek sutea jazo eta ordu askotara kontrolpean izatea lortu zuten.

Leku honetan Irlandan bersartua izan den itsas arrano buztanzuriaren ikusketa batzuk izan dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]