Catholics (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:01, 23 urtarrila 2016

Catholics (euskaraz Katolikoak) 1973ko Jack Gold britainiar zinema zuzendariaren erlijio drama filma bat da. Martin Sheen, Trevor Howard, Raf Vallone eta Cyril Cusack aktoreek antzeztu zuten. Jatorriz, telefilma edo telebistara filma gisa estreinatu zeen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizun hurbil batean, Vaticano IV kontzilioaren ondorioz mugimendu berriztatzailea sortu da, Eliza Katolikoa kristautasuneko gainontzeko erlijioekin batu eta katolizismoaren jatorrizko dogmak alboratu ditu. Halere, Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte isolatu bateko monasterio bateko irlandar fraide talde burugogor bat matxinatu eta jatorrizko dogma katolikoa eta iraganera itzultzea erabaki du: mezak latinez bakarrik eman eta usadiozko dogma katolikoaren arabera jardun. Erromak irlandar apaiz talde honen matxinada kezkaz ikusten du, horregatik apaiz komunitate horretan zer jazotzen den ikertu eta Vaticanori berri eman diezaion Aita Kinsella (Martin Sheen) ordezkaria bertaratu du.

Aktoreak

Kanpo loturak