Cathy Freeman
Wikipedia(e)tik
Cathy Freeman edo Catherine Astrid Salome Freeman (Mackay, Queensland, 1973ko otsailaren 16a-) atleta australiarra da.
Aborigena izanda, bere etniaren ikur bilakatu da, bai eta aborigenak eta ez-aborigenak elkartzeko eredu ere. Izan ere, ezaguna izan zen urrezko dominak irabaztean hala aborigenen bandera nola Australiakoa erakutsiz.

