Cauca ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Kolonbia | |||||
| Luzera | 1.350 km | |||||
| Arroa | 63.300 km² | |||||
| Emaria | 1.600 m³/s | |||||
| Iturburua | Laguna del Buey, Kolonbiako mendigunea | |||||
| Ibai ahoa | Magdalena ibaia | |||||
Cauca ibaia Kolonbiako ibai handienetako bat da. Kolonbiako mendigunean sortzen da, Laguna del Buey-tik hurbil (Cauca departamendua) eta Magdalena ibaira isurtzen da, Pinillosetik hurbil (Bolívar departamendua). Herrialdea hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen du, Erdialdeko eta Mendebaldeko mendilerroen artetik. Cauca, Valle del Cauca, Quindío, Risaralda, Caldas, Antioquia, Córdoba, Sucre eta Bolívar departamenduetako 180 udalerri baino gehiagotatik igarotzen da. 1.350 km luze da (hauetatik 620 nabigagarriak) eta arroak 63.300 km²-ko azalera du. Erdialdeko ibilgua (Valle del Cauca departamendua) Kolonbiako eskualde emankorrenetako bat da[1].