Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guadalquivir ibaiaren harana Las Palomas mendatetik.

Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea Espainiako parke naturala da, Andaluzian dagoena.

214.336 hektareako eremua estaltzen du, Jaeneko probintziaren ekialdean, Guadalquivir Garaian.

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an ehiza-barruti nazionala izendatu zuten, eta 1986an parke natural. Baliabideak babesteko eta ordenatzeko bi arau horiei beste bi gaineratu behar zaizkie: hegaztien babesleku bereziarena (ZEPA, Zona de Especial Protección para las Aves) eta biosferaren erreserbarena. Parke naturalaren kategoria duen Espainiako espaziorik handiena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coto Ríos izeneko tokia.

Hidrografia, orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guadalquivir eta Segura ibaiak, besteak beste, mendikate-multzo zabal horretan jaiotzen dira.

600 metro ditu mendi apalenak eta 2.107 metro garaienak (Empanada tontorrak). Adin eta mota desberdineko hareharriz eta kareharriz osatuta daude, eta baita margaz ere.

Zona horretan, 700 eta 800 mm ingurukoa da urtean jausten den euria, negua freskoa da (urtarrileko batez besteko tenperatura, 6 Â°C) eta uda epela (udako tenperatura, batez beste, 25 Â°C-tik gorakoa da).

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako baso zabalena eta askotarikoena izatea du parke honek baliorik handiena. Bere urtegi eta ibaiekin edertasun handiko ingurua da gainera. Landare ugariena larizio pinua eta aleppo pinua dira. Artea ere nahiko usua da, beste mota batzuekin batera, txaparroarekin edota intsusarekin, esate baterako. Gune goietan larizio pinua, ipurua eta miterra dira nagusi. Ibai ertzeko motek, sahatsak, lizarrak, haltzak eta zumarrak, asko aberasten dute paisaia.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso fauna aberatsa du, ugaztunek (basahuntzak, oreinak, basurdeak, mufloiak eta azeriak) eta hegazti harrapariek (arrano beltzak, sai arreak eta ugatzak) osatua.

Bestelako ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoarentzat erakargarriak gertatzen dira, era berean, historiaurreko leize-zuloak eta margolanak, eta herri iberiarren antzinako herrixkak, eta baita Cazorlako eta Hornosko gazteluak ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]