Ceann Trá

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ceann Trá
Ventry

Ceann Trá
Ventry badia eta udalerria.
Izen ofiziala Ceann Trá
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Kerry.svg Kerryko konderria
Herritarra Ventrytar
Koordenatuak 52°07′56″N 10°21′34″W / 52.13222°N 10.35944°W / 52.13222; -10.35944Koordenatuak: 52°07′56″N 10°21′34″W / 52.13222°N 10.35944°W / 52.13222; -10.35944
Ceann Trá is located in Irlandako Errepublika
Ceann Trá
Posta kodea K
Biztanleria 405 bizt. (2006)
http://www.dingle-peninsula.ie/ventry/


Ventry (irlanderaz Ceann Trá) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Dingle penintsulan dago, Dingle udalerritik 7 kilometro mendebalderantz, antzinean Ventry udalerria peninstula osoko portu nagusia izan zen. Gaur egun udalerri honetako hondartza oso ospetsua da turisten artean.

Ventry udalerritik sei kilometro mendebalderuntz joanez gero Dunbeg (An Dún Beag) delakoaren hondakinak daude, amildegi edo itsaslabar sakon baten ertzean kokatzen den Burdin Aroko gotorlekua, bertan antzinako harrizko etxeak eta Caol edo Cháil Mic Crimthainn delakoaren hilerria topa dezakegu, Fenian ziklo mitologikoan gertatu zen Ventryko Batailaren azken hildakoa izan zelarik. .

Honetaz gain, Ventry udalerria Irlanda osoan arras ospetsua den futbol gaeliko kiroleko Páidí Ó Sé jokalariaren sorlekua ere bada, honek udalerriko elizaren inguruan bere jabetzako pub edo taberna bat duelarik. Canon James Goodman musika bildumaria ere Ventry udalerrian hazi zen.

Ventry udalerriko leku interesgarri bat Rahinnane gaztelua da, hau Kerryko Zalduna edo Knight of Kerry zenaren bizilekua zen. Kerryko Zalduna zena Cromwelliatar Aroa arte bertan bizi izan zen. Gaztelua ringfort zahar (harrizko eraztun itxurako eraikinak) baten aldamenean eraikia dago. Ringfort hau eraiki eta ondoren sei metroko harresiak gehitu zitzaizkion, honek hobi bat zuenaren itxura ematen dio, nahiz eta honek holako gauzik behin ere ez izan. Rahinnane gaztelua bere harrizko eskailerekin oraindik oso garbi eta txukun dago, halere lehen solairutik hasi eta bigarrenera igotzea nahiko harriskutsua izan liteke.

[aldatu] Herritar ezagunak

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak