Cecil Taylor
Wikipedia(e)tik
Cecil Percival Taylor (Long Island, AEB, 1930 -) jazzeko piano-jotzaile eta musikagile estatubatuarra da.
[aldatu] Biografia
Zortzi urte zituela ikasi zuen pianoa eta perkusio-tresnak jotzen. Musikaren mutur batetik besterako ibilbidea egin zuen, eta, hala, Hot Lips Page tronpeta-jotzaile klasikoarekin eta Albert Ayler saxofoi-jotzaile iraultzailearekin jo zuen. Horrela ezagutu zituen Thelonious Monk, Duke Ellington eta Igor Stravinski.
1960ko hamarraldian, free jazzaren ordezkari nagusietako bat bihurtu zen. Mota guztietako artistekin lan egin zuen: hala nola Bommo Bailey tap dantzariarekin, Mikhail Barishnikov dantzariarekin, Friedrich Guldarekin eta Max Roachekin.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.