Cefalù
Wikipedia(e)tik
Cefalu Italiako hiria eta portua, Siziliako uhartearen iparraldean (Palermoko probintzia). 12.000 biztanle. Arrantza-portua eta turismogune garrantzitsua. Normandiako estiloko katedral erromanikoa (XII. m.). Historia. Feniziarrek sortu zuten, eta, K.a. IV. mendean, greziarrek kolonizatu eta hiri oparo bihurtu zuten, Kephaloidion izenaz. Erromatarren esku egon zen gero (Cephaloedium). 858. urtean arabiarrek konkistatu zuten, eta, geroago, normandiarrek (XII. m.).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.