Celso Emilio Ferreiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:27, 19 apirila 2015
Celso Emilio Ferreiro
Celso Emilio Ferreiro
Ferreiroren irudia jaioterrian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Celso Emilio Ferreiro Míguez
Jaio 1912ko urtarrilaren 6a
Celanova (Galizia)
Hil 1979ko abuztuaren 31a
Vigo (Galizia)

Celso Emilio Ferreiro Míguez (Celanova, Ourense, 1912ko urtarrilaren 6a - Vigo, Pontevedra, 1979ko abuztuaren 31a) idazle galiziarra izan zen.

Gai sozialei buruzko poesia landu zuen batez ere, hala galizieraz nola gaztelaniaz. Lanik ezagunena Longa noite de pedra ("Harrizko gau luzea") poesia idazlana da.

1966an Venezuelara erbesteratu zen. Geroago, Madrilen ibili zen kazetari.

1989an dedikatu zioten Dia das Letras Galegas ekitaldia.

Bibliografia

  • Cartafol de poesía
  • O sono sulagado
  • Viaxe ao país dos ananos
  • Terra de ningures
  • Onde o mundo se chama Celanova
  • Longa noite de pedra
  • Cimeterio privado

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Celso Emilio Ferreiro Aldatu lotura Wikidatan