Centeotl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Centeotl (Rios Kodexa)

Centeotl Ertamerikako mitologietan (Centeocihuatl edo Cinteotl ere deitua) literalki artoaren jainkoa zen, centli hitzak "artoa" eta teotl hitzak "jainkoa" esan nahi baitute.

Jatorrian jainkosa bat zen, eta jainko bitar bat izatera pasa zen, emakumea eta gizona, edo sarri jada soilik gizonezkoa, emakumezkoa Chicomecoatl izatera pasa zelarik.

Kosmogonia nahuaren arabera, hau da, mexika mitologia, Piltzintecuhtli eta Tlazolteotlen elkartzetik jaio zen. Xochiquetzalen senarra da. Jaio ondoren lurpean babestu zen, jaki ezberdin bihurtuz, artoa horien artean.

[aldatu] Gurtza

Bere gurtza Chicomecoatlenarekin batera ospatzen zen Huey tozoztli eta Huey Tecuilhuitl hilabeteetan neska gatibu bat sakrifikatuz.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak