Central Park

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Central Park
Manhattan02 ST 07.JPG
Central Park osoa erakusten duen airetiko irudia. Orientazio gisa, kontuan har bedi argazkiaren ezker aldea iparraldea dela. Argazkiaren eskuin aldean (eta, beraz, Central Park-en hegoaldean) Midtown-eko etxe orratzak bereiz daitezke.
Udalerria New York
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lurraldea New Yorkeko estatua
Koordenatuak 40°46′52.59″N 73°57′59.52″W / 40.7812750°N 73.9665333°W / 40.7812750; -73.9665333Koordenatuak: 40°46′52.59″N 73°57′59.52″W / 40.7812750°N 73.9665333°W / 40.7812750; -73.9665333
Garaia 1873
Helbidea Manhattan
Central Park non dagoen adierazten duen New York-ko/-go/-eko mapa
Central Park
www.centralparknyc.org

Central Park (euskaraz Parke Zentrala) EEBBko New York hiriko parke publiko handi bat da, Manhattan uhartearen erdian kokatua. Urtero hogeita bost milioi inguru bisitari izaten dituenez, Estatu Batuetako hiri-parke bisitatuena da. Ezin konta ahala film eta telebista-serietan agertu izanaren ondorioz, mundu osoan ezaguna da; bereziki, bertako zelaietatik ikus daitekeen etxe orratz-perspektiba egiazki aparta.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea Central Park Conservancy erakundeak kudeatzen du. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, New York City Department of Parks and Recreation departamentuarekin sinatuta daukan kontratu bat dela medio.

Central Parkek honako kale hauekin mugatzen du: iparraldetik, West 110th Street; hegoaldetik, West 59th Street; mendebaldetik, Zortzigarren Hiribidearekin; eta ekialdetik, Bosgarren Hiribidearekin. Baina kale horiek, Central Parken paretik pasatzean, izena aldatzen dute (Bosgarren Hiribideak izan ezik, bere izena mantentzen baitu), eta horrela, Central Park North, Central Park South eta Central Park West izenak hartzen dituzte, hurrenez hurren.

Parkearen aldameneko zonarik gehienak eraikin ikusgarriz eta garestiz beteta daude.

Parkea diseinatu zuten Frederick Law Olmsted paisaia-arkitektoak eta Calvert Vaux arkitektoak.

1963an, Central Park National Historic Landmark izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).


Central Parken ikuspegia Hegoaldetik

Parkearen zatirik handienak itxura guztiz naturala eta berez sorturikoa izatearena daukan arren, kontua da gizakiak diseinatua dela, egiazki. Parkeak itxura naturaleko zenbait laku eta urmael dauzka, oinezkoentzako bidezidor-sare zabala, izotz gaineko irristaketan ibiltzeko bi pista, zoo bat, Central Park Conservatory Garden (estilo frantseseko lorategi bat), animalien natur erreserba bat, baso naturalez osaturiko zona zabal bat, urtegi bat (korrika egiteko bide batez inguratua), eta zerupeko anfiteatro bat, Delacorte Theater izenekoa, "Shakespeare in the Park" uda-jaialdiko jarduerak egiten direnekoa. Halaber, zelai handiak nahiz txikiagoak dauzka han-hemenka barreiatuta; horietako batzuk rock-taldeen kontzertu jendetsuak egiteko erabiltzen dira, edo kirola modu informalean egiteko, edo, besterik gabe, jendea lasai etzanda egoteko. Hesiz inguraturiko haur-jostaleku mordo bat ere badago eskueran.

Parkean animalia asko daude, eta migrazioan doazen hegaztientzako egiazko oasi bat da, batez ere udazkenean eta udaberrian. Horregatik, txori-behatzaile ugari bertaratzen dira urte-sasoi horietan. Gutxi gorabehera, 200 hegazti-espezie desberdin aurki daitezke.

Parkea autoentzako errepide batzuek ere zeharkatzen dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune ofizialak
Informazio gehigarria
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Central Park Aldatu lotura Wikidatan