Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria (CNTA) Laboratorio del Ebro erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da[1]. San Adrianen dauka egoitza, eta bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia nekazaritzako elikagaien sektorean ekarri zientifiko tekniko integralak egiten.

Laborategien arloan, elikagaien industrian planteatzen den zeinahi behar analitikori erantzutea du helburu; besteak beste, produktuen kalitateko eta segurtasuneko espezifikazioen kontrola garantizatzeko. Jardun-eremu horrek alderdi hauek hartzen ditu: urak, mikrobiologia, enbaseak eta ingurumena, produktuaren kalitatea, aspektu fisiko-kimikoa eta bioteknologia.

Bestalde, asistentzia teknikorako arloa ere badauka, transformazioko prozesuak optimizatzeko eta kalitatea segurtatzeko.

CNTAren I+G arloan, xede hau dute: nekazaritzako elikagaien sektoreko eskari teknologikoak identifikatzea eta beharrei erantzuteko proiektuak eta ekintzak garatzen laguntzea. Ikerketaren eta zerbitzuen arloko enpresentzako eskaintza teknologikoan, sei departamentu dauzka, eta nekazaritzako elikagaien industriaren behar analitiko guztiak hartzen ditu kontuan: analisi fisiko-kimikoa, mikrobiologia, kalitatearen kontrola, enbaseak eta ingurumena, bioteknologia eta urak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]